BilbaoArten egoiliar izango diran artisten erakusketa kolektiboa zabalik
2018-12-07 09:30 KultureaBilbo Zaharrean, abenduaren 10etik 18ra egongo da zabalik, astelehenetik barikura, arratsaldetan.
BilbaoArte Fundazinoaren Ate edegiak izeneko urteroko erakusketearen inaugurazinoan, Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan da buru; erakusketa horretan, gaur egungo 32 artista baino gehiagoren obrak dagoz, baita kolektibo birena be.
Artista egoiliarrei zorionak emon ostean, Alkateak bere nahia agertu deutse: BilbaoArtetik igaro izana erreferentzia funtsezkoa izan daitela zuen curriculumean; horrezaz gan, beka horreek Udalarentzat zer esan nahi daben adierazo dau, guretzat, pozgarria da zuen formazino profesionalean lagundu ahal izatea'. Bilbora talentua ekarri eta bertan atxikitzea ezinbestekoa da ezagutzaren, kulturearen, eta barrikuntzearen uria eregiteko.
Udalaren Produkzino Artistikoko Zentro honen aurkezpenean, 20. urteurrena bete ebalako zemendian, Alkateaz eta Udalaren Kultura zinegotzi Nekane Alonsoz gan, Iñaki Lopez de Aguileta kultura-zuzendaria eta Juan Zapater BilbaoArteren zuzendaria be izan dira, bai eta Bizkaiko galeristak, uriko kultur erakundeetako ordezkariak eta zentroko artistak.
Juan Mari Aburtok Udalaren kultura-politikearen gakoak azaldu ditu, esanaz Bilbok kultura politika bihurtu dau bere nortasun eta ordezkapen elementuetako bat. Bilbok bere burua berrasmau behar izan eban: industria uri izatetik kultura uri izatera igaro da, izan be, gure udal politikak nazinoarteko kokapena finkatzea, herritarren eskubide eta beharrizan kulturalei erantzutea eta gure sortzaileak lagundu eta sustatzea ditu helburu.
2018ko erakusketea
BilbaoArte zentroa Bilbo Zaharrean dago, eta han izango da erakusketa kolektibo hau, jentearentzako zabalik, abenduaren 10etik 18ra, astelehenetik barikura, arratsaldeetan.
Honako artista honeek eskuratu dabe bekea ikasturte honetan: Álvaro Albaladejo, María Alcaide, Raquel Algaba, Raquel Asensi, Anaïs Boudot, Nuria Cano, Manuel Casellas, Ernesto Casero, Olivier Etchegaray, Ander Garitacelaya, Leticia Gaspar García, Oier Gil Zapirain, Rakel Gómez Vázquez, Borja Gómez, Raúl Hevia, Arrate Hidalgo, Jorge Isla, Christian Lagata, Pablo Marte, Raquel Meyers, Joan Morera Arbones, Aitziber Olaskoaga Ajuria, Onirokino, Saray Pérez Castilla, Amparo Prieto Monreal, Cristina Ramírez, Fernando Renes, Mabi Revuelta, Mar Reykjavik, Lusaba, Miguel Sbastida, Jakin Fernández / Uka eta Marianne Wasowska.
Erakusketaz gan, abenduaren 10etik 14rako astean, artistek euren proiektuak aurkeztuko ditue. Astelehenean eta martitzenean, goizez eta arratsaldez, bekadunek euren berbaldiak egingo ditue, 15-20 minutuko txanda bana hartuz. Eguaztenetik barikura, 19:00etatik aurrera, beste arte-zentro batzuekaz (Parisko Cité des Arts, Bregenz-eko Kunsthaus eta Seulgo SeMa Nanji Residency) mobikortasun programetan parte hartu izan daben artistek euren esperientzien barri emongo dabe, Frantzian, Austrian eta Hego Korean egoitzea izan dabelako urtean zehar.
Arte produkzinoko zentroak 100 bat erabiltzaile izan ditu bere instalazinoetan urtean zehar. 2018an, sei mobikortasun-programa sustatu izan ditu: hiru artista truke, eta, horreetan, BilbaoArteko bost artistak egonaldiak egin ditue arte zentro honweetan: Bregen-zeko Kunsthaus (Austria), SeMa Nanji Residency (Hego Korea) eta Anma Suraka (Irakeko Kurdistan), Moving Artists alkartearen bidez. Zentro horreetatik etorritako beste bost artistak, barriz, BilbaoArte Fundazinoan egin ditue egonaldiak.
Era berean, ondokoak dira BilbaoArten egindako jarduera batzuk: 14 erakusketa (bederatzi indibidualak eta bost kolektiboak); 250 ikus-entzunezko baino gehiagoren proiekzinoa (zinemea eta dokumentalak), gai bakarreko 18 ziklotan eta lau jaialditan; 22 berbaldi eta barriketaldi, hainbat gairi buruz.
BilbaoArtek 20 urte
Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazinoaren bidez eta BBK Fundazinoagaz alkarlanean, bostehun artista baino gehiagori bekea emon deutsee, erdiak Euskadikoak eta ganerakoak hainbat herrialdetakoak. Era berean, Japonia, Txina, AEB, Alemania, Frantzia, Portugal, Italia, Mexiko, Argentina, Txile, Ekuador, Tunez, Hego Korea eta beste herrialde batzuetatik etorritako milaka sortzailek euren proiektu artistikoak sortzeko zentro hau aukeratu dabe. Zentroa nazinoartera begira dagoala-eta.
BilbaArten mamitu diran arte arloko proposamen askogaz, erakusketak egin dira beste espazio batzuetan: Guggenheim Bilbao Museoan, Bilboko Arte Eder Museoan, San Telmo Museoan, Kursaal aretoan, Montehermoson, Rekalden, Artiumen, Koldo Mitxelenan, Iruñeko Ziudadelan, baita estaduko eta atzerriko hamarka galeriatan be.
BilbaoArte produkzino artistikorako Bilboko Udalaren zentroa kulturearen topagune eta zabalkunderako espazio bihurtu da; bertan erakusketak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, topaketak, performance-ak eta ikus-entzunezkoen proiekzinoak egiten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!