Aroa Arrizubietak irabazi dau Bertxoko 2018

Bizkaie! 2018-12-07 08:30   Bertsolaritzea

Aitor Ugarte eta Aroa Arrizubietaren artean, Aroari emon eutsien txapela epaileek.

Bertxoko irratsaioak antolatutako sariketearen finalean, Jon Ruiz de Pinedo, Martin Abarrategi, Aitor Ugarte, Xabi Antia, Aroa Arrizubieta eta Unai Anda izan ziran kantuan.

Bikain egin zituen sei bertsolariek egin beharreko ariketak. Hala bedi tabernan, eztarria majo freskatuta joan ziran etxera sei bertsolariak

Arratsaldeko 20:00ak inguruan emon jakon hasierea finalari, eta ordu eta erdi inguru iraun eban, nahiko laburra egin jaken Hala Bedi taberna leporaino bete eben ikusle fidelei. Saioak beti egiten dauen moduan, MC Serapio imitau beharreko ariketan jo eban goia. Bertsolariek ondo asmau eben benetako raperoen papelean sartzen, mozorratuta agertu ziran mikro aurrera, benetako Eminem edo Kase O emoten eben sei protagonistek.

Zortziko handiko ofizioa, zortziko txikiko ofizioa eta MC Serapioren rapa bikain egin ondoren bertsolari bik emon eben azken buruz-burukorako saltoa. Epaileek aukeratu zituen sariketea irabazteko lehian jardungo eben bertsolariak: Aitor Ugarte eta Aroa Arrizubieta, hain zuzen, euren saio gogoangarria azpimarratuz. Buruz-buruko estu baten ondoren, ia- ia dona dona katona eginaz hautatu behar izan eben epaileek nor zan irabazlea, baina azkenean Aroa Arrizubieta emon eben txapelduntzat.

Plazer bat beste urte batez hainbeste jente ikusi izana sariketeak izandako saioetan, zuek gabe ez ginateke eta ezer izango. Eskerrikasko gerturatu zinien bertxokotar, bertxokozale eta eguenzale guztioi!

Sariketaren jarraipenerako konsultau bertsozaleko webgunean edo halabedi.eus. Halan da be twitter izango da informazinoa topetako gunerik onena: @bertxoko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu