Azokako Sormen Bekea ATOPIArpg euskerazko rol-jokoak irabazi dau

Bizkaie! 2018-12-06 11:49   Kulturea

Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztu dau lana.

Talde horretako kide dira Xabier Landabidea, Galder Gonzalez, Beñat Irasuegi, Oihana Calparsoro, Yerai Gascon, Unai Gorrotxategi, Gorka Salces eta Eneko Olazabal.

Literaturea ardatz hartuta, ATOPIArpg, euskeraz sortutako rol-jokoa aurkeztu dabenek urtebete izango dabe liburua idatzi eta proiektuko gorabeherak lantzeko. Bekearen zenbatekoa 15.000 eurokoa da, Durangoko Udalaren (13.000 euro) lankidetzeari esker; ganerako 2.000 euroak Gerediagak jarri ditu.

Nerea Mujikak adierazo dau oso pozik dagozala, Argizaiolaren Ilunean argi egitegaitik horri jarraipen bikaina emongo deutsielakoan. Sortzaile barriak ardatz hartu gura izan doguz, asko dabelako danoi erakusteko eta eskaintzeko.

Aitziber Irigoras, Durangoko alkatea be oso pozik agertu da eta irabazleei zorionak emoteaz gan, hausnarketa prozesua osoan parte-hartzaile zuzen sentidu dirala ohartarazo dau. Omentzetik ereitera bidean, 'proiektua geure egin dogu.

Epaimahaiaren izenean, Itxaro Bordak adierazo dau 28 lan aurkeztu dituela eta horreetatik saria AOPIArpg euskerazko rol-jokoari emotea erabagi dabela: jente gaztea, sortzaileak gogoan hartutako erabagia da.

Zortzi lagunez osotutako taldeak eroan dau saria eta, esandako moduan, pozarren agertu dira saria jasoteko momentuan. Orain urtebeteko tartea aprobetxau beharko dabe rol-jokoa, fikzino surrealistea landu eta libura idazteko. Talde edegia dala jakinarazo dabe eta gustora hartuko dituela parte-hartzaile gehiago.

Motibazinoa argi egoan, euskal literaturearen barruan zulo bat dagoala uste dogu, rolera olgtako materiala, proposamenak, hain zuzen be eta zulo hori euskeraz bete, sortu eta olgetako lan bat izan da oinarria Horretarako dakargu Atopiarpg. Orain arte guk dakigula Durangoko Azokan ez da oraindino euskerazko rol-jokorik plazaratu, eta bada sasoia hori aldatzeko adierazo dabe Etzi Portu Maritimoa taldekoek.

Proiektuaren azalpena, Xabier Landabidearen berbetan hemen.

Durangoko Azokeak abiarazotako Sormen Bekea emon dabe gaur, abenduak 6. Sormen Beka honek Argizaiola sarien lekukoa hartuko dau. Azken 25 urteetan, Gerediagak eta Azokeak euskerea eta euskal kulturearen alde lan egin daben personak omendu gura izan ditu Argizaiola omen sarien bidez. Aurrerantzean, barriz, Azokea etorkizunari begira jarriko da, omentzetik ereitera igaroko da, Azokeak be bere hazia landatu nahi dauelako.

Gerediagako buru Nerea Mujikak adierazo dauenez, beste 25 urte Argiozaiola emoten jarraitzeko arrazoirik ez da falta: 25 urtez, gure kultureari hainbeste emon deutsiene eskertzen ahalegindu gara Argizaiola omen sarien bitartez. Ilunean argi egiteagaitik Gerediagak bihotzez egindako autortzea izan da. Eta beste hainbeste urtez jarraitu geinke eskerrak emoten, eta segurutik ez geunke sekula amaituko. Baina hartzeaz eta eskertzeaz gan, geuk be emon nahi dogu, gure hazia erein nahi dogu.

Beka honen idea Gerediagaren Azokearen antolakuntzan dagozan guneen arteko alkarlanaren emoitzea da. 50. urteurrena mugarria izan zan Azokearentzat, kulturearen plazea etorkizunera begira zelan jarri pentsetan hasi zalako. Lehenengo urratsetako bat da sormen beka hau: Askotan esaten dogu Azokea kulturearen plazea dala, azokea merkatua dala, Azokea jaia dala eta orain eragile be izan nahi dogu sortzaile barriei beren lanak garatzeko aukerea emonez. Euskerazko kultur produktu baten sorkuntzea, hasieratik amaierara garatzen lagunduko dau, hasi ideatik eta bere zabalkundera arte.

Mujikaren eretxiz, Beka honek gaur hartzaile dana bihar sortzaile izatea ahalbidetuko dau. Helburu argi bat daukagu buruan danok: euskal kulturea geroratzea.

Kontuak kontu, bekara aurkeztu dira ibilbide luzerik ez daben edade guztietako sortzaileak, bakarka zein taldeka. Disziplinak askotarikoak izango dira, Azokeak barrubatzen dituan guztiak (literaturea, musikea, zinemea, antzerkia...). 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu