'La noche de 12 años'
2018-12-04 10:37 Zinema kritikakKontu bat hartzen dot faltan: senideen bizipenak, izan be, modu lotsorrean baino ez dira erakusten.
- Zuzendaritza eta gidoia: Álvaro Brechner.
- Musikea: Federico Jusid.
- Aktoreak: Antonio de la Torre, Chino Darín, Alfonso Tort, César Troncoso, Soledad Villamil, Silvia Pérez Cruz, Mirella Pascual, Nidia Telles.
- Produktoreak: Alcaravan / Haddock Films / Hernández y Fernández P.C / Manny Films / Movistar+ / Salado Films / Tornasol Films / ZDF/Arte.
- Generoa: Dramea | Jazoera errealetan oinarrituta.
- Herrialdea: Uruguay
- Iraupena: 112 min.
- Balorazinoa: 4/5
Uruguayko diktadura militarrean, 1973an Tupakamaro mobimentuaren hiru militante esanguratsu atxilotuak izan eta gero, esperimentu krudela sufridu eben: isolamendu erabatekoan izan ziran espetxeratuak. Erabateko deskonekzinoa izan zan, eta hotz-kamara batean sartuta, begetalak bezela itxita pasau zituen 4.000 egun eta 4.000 gau baino gehiago.
Sinistea gatxa bada be, hirurek torturatik bizirik urten eben, duintasunari eutsiz, eta ez hori bakarrik, bat gobernuburu be izan zan, ezin ahaztu Pepe Mujika ospetsuaren kasua.
Historiaren zati hori dakar La noche de 12 años film uruguaytarrak. Ideologia kanpoan ixten dau eta preso horreek sufridutako infernuan oinarritzen da pelikulea. Ez zan erraza 12 urteko isolamendu bat filmetea. Ziegan ixilik eta bakarrik, inori berbarik egin barik, inoren berbarik entzun barik, egiteko ezer barik, orduak pasetan itxi baino ez dauenaren bizimodua pantaila batean islatzea erronka handia zan. Álvaro Brechnerek lortzen dau, aspertu barik, topikoak baztertuta. Kontaketak arlo kronologiko jakinean aurrera egiten dau, iraganaren tarte batzuk tartekatuz. Atxiloketearen momentua edota ohiz kanpoko senideen bisitak modu gogor baina soil batean islatzen ditu. Chino Darín, Alfonso Tort eta Antonio de la Torre bikain dagoz amesgaizto hori bizi ebenen azaletan.
Zuzendariak ikusleagaz konpartiduten dau gizon horreek bizitako muturreko esperientzia, XX. mendeko diktadura ezbardinen sadismoa erakutsiz. Kontu bat hartzen dot faltan: senideen bizipenak, izan be, modu lotsorrean baino ez dira erakusten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!