Bertsolariak eta kulturgileak, buruz buru
2018-11-30 08:37 BertsolaritzeaZazpi liburutxudun kutxea da Lankuren argitalpen barria.
Bertsolariak ezohiko moduan topauko ditu irakurleak Buruz buru lan barrian: Errimak eta doinuak albo batera itxita, patxadaz berbetan, gizarteko gaien, euren arduren eta sorkuntzearen inguruan. Zazpi bertsolari dira, eta bakotxa kulturgintzako bikotekide ezagun bategaz ipini dabe, barriketaldi mamintsuetan.
Zazpi liburutxu dira, kutxa baten danak batera datozanak. Hartu-emon konplize horreen emoitzea da liburuxka bakotxa, eta abiapuntu adina estilogaz egingo dozue topo atal batetik bestera zoazen neurrian, azaldu dabe Lankukoek. Hausnarketarako gai interesgarriak plazaratzen ditue zazpi bikoteek.
Era honetako argitalpen bat ateratzeko arrazoiak aitatu ditu Lankuk: Bertsolaria kulturgile sortzailea da, eta sortzen dau orain eta hemen dituan kezka eta ziurtasunetatik. Kezka eta ziurtasun horreek aldakorrak dira, eta, egokitu eta moldatu ohi dira inguruagaz hartu-emonean. Bertsolariak eta beste kulturgile batzuk (musikariak, aktoreak, zientzialariak, marrazkilariak...) alkarregaz sarri ikusi doguz oholtzan, baina truke hori papelera ekarri nahi izan dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!