Alex Txikonek K2 mendia neguan igon nahi dau

Bizkaie! 2018-11-30 07:58   Euskaldunak munduan

Urtarrileko lehen astean abiatuko da taldea Himalaiara. Prebisinoa da martira arte han egotea.

Alex Txikon Karakorum mendilerrora joango da aurtengo neguan; 2016an, Nanga Parbateko tontorra zapaldu ostean, datorren 2019. urtean 8000 metroko mendien artean zapaldu barik dagoan azken neguko igoerea egin nahi dau lemoaztarrak, K2, hain zuzen be.

K2 mendia (8.611 m.) munduko bigarren mendirik altuena da eta Karakorum mendilerroan kokatuta dago, Pakistan eta Txina artean, hain zuzen be.

Laurogeigarren hamarkadatik hona 4 espedizinok baino ez dabe saiakerea egin eta orain arte ezin izan dau inork lortu.

Alex Txikon euskaldunak 10 kideko taldeagaz batera, lehen neguko igoerearen saiakerea bere horretan sentidu eta egin nahi dau. Ez edozelan, izan be, lemoaztarrak inoiz erabili ez dan teknologia eta sekula egin ez diran esperimentu zientifikoak egingo ditu.

Urtarrileko lehen astean abiatuko da taldea Himalaiara. Prebisinoa da martira arte han egotea.

Izozte eta haize bolada gogorrei aurre egiteko, dendak baztertu eta lo egiteko erabiliko dituen igluak erakutsi ditue Bilboko aurkezpenean.


Helburuak

- Eguzki panelak eta haize-errotak erabiliz, kerosenoaren konsumoa % 15-20 murriztea.

- Estazio metereologikoak kokatu.

- BALELUR proiektua, Basque centre for Climate Research (BC3) erakundearen eskutik.

- K2-Xtreme Genetics Project, neguko espedizinoetan oxigeno falteak eragindako faktoreak aztertzeko.

- Faktore genetikoak eta adierazpen genikoaren mekanismo erregulatzaileak aztertu.

- Hipoxia hipobarikoak eragindako aldaketa fisiologikoak neurtu eta ikertu.

- Mendiko erreskaterako tresna barri baten diseinuan lagundu.

- Geolokalizazinoa (Alexen bidearen zuzeneko jarraipena egiteko) eta dronak.

- Baltistan Fundazinoaren eta Cofares taldearen eskutik, medikuntzarako materiala eta jatekoak eroango ditu espedizinoak Pakistanera.

- Solarpack eta Cegasari esker energia sorgailuak eroatea Baltoroko eskualdera.

- Espedizinoko medikuak bertako mediku eta erizainei lagundu.


Webgune barria

Abenduaren 17tik aurrera, Alex Txikonen webgune barria martxan jarriko dogu, eta honegaz batera, baita babesle eta hedabideei zuzendutako atala be, espedizinoko argazki eta bideo guztiak batzeko.


Alex Txikon

1981. urtean jaio zan Lemoan (Bizkaia). Hamahiru neba-arrebetatik gazteena da. Abentura eta erronkak bidelagun izan ditu beti, eta nahiz eta 36 urteko mendizalea izan, hamalau zortzimilakoetatik hamabi igon ditu, horreetako bat birritan igon dauelarik. Antartidan be eskalau eta base saltoa be egiteaz gan, Pakistan edo Indiako hormatzarretan ibili da.

Hiru urte zituala, Gorbeiako tontorra zapaldu eta mendizaletasunaren pasinoa piztu jakon Javi anaiagaz, eta 21 urte zituela, bere lehen zortzimilakoa zapaldu eban, hain zuzen be, Broad Peak (8.051 m) Karakorumen, Pakistanen. Ordutik hona, 30 espedizino baino gehiago egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa