Koska Sariak: Bizkaiko rockaren onenak saritzeko

Bizkaie! 2018-11-29 09:55   Musikea

Ikusleek aukeratua, zuzeneko rock talderik onenari saria Vhäldemar taldeak jaso dau.

 

Bizkaiko Rock musikearen jaia bart izan da Bilboko Euskalduna Jauregian. Musika Master-ek eta Vinilo FM-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz Bizkaiko rockaren onena saritu dau; ondokoak izan dira lehenengo edizino honetako saridunak:

- Koska Saria lokalik onenari: La Nube (Bilbao).

- Koska Saria difusinoari: La Mirada Negra.

- Koska Saria lan ibilbideari: Txarly Romero.

- Koska Saria sortu barri dan taldeari: Holy Txala.

- Koska Saria rock diskorik onenari: Rise of the Serpent (The Wizards).

- Koska Saria zuzeneko rock talderik onenari (Ikusleek aukeratua): Vhäldemar.

- Koska Saria rock talderik onenari: Last Fair Deal.

Epaimahaiak lehen sei kategorietako irabazleak erabagiko dituan bitartean, Koska saria zuzeneko rock talderik onerari ikuslegoak aukeratu dau Musika Master eta Vinilo FM-ko sare sozialen bidez.

Jose Antonio López Inchaurbe eta Garazi Elgezabal izango dira gala honen aurkezleak. Honegaz batera, Vinilo FM irratiaren bidez emonkizuna zuzenean jarraitzeko aukerea izan da. Negracalavera, El Hombre del Tiempo, Nevadah, MoonShakers, Auritz eta Mud Candies musika taldeen ikuskizunak izan dira sarien banaketan.

 

Musika Master

Bizkaian musikearen inguruan egiten diran jarduera guztien bereizgarri izan nahi dauen proiektua eta markea.

Musika Master-en helburua da bertako musikari guztiei, bakarlariei nahiz taldekideei, musikearen mundu gogorretik erraz ibilteko tresnak emotea.


Musika Master-en helburuak:

- Bizkaiko taldeen mobimentua agirian jartea.

- Bizkaiko musikarien artean hartu-emonak sortzea.

- Konponbideak eskaintzea eta musikeagaz zerikusia daben arloetan aholkuak emotea.

- Toki-sarea eratzea, musikariek euren artea zuzenean erakutsi deien.

- Musikarien prestakuntzea sustatzea, alderdi guztiei jagokenez.

- Talde eta bakarlarien eta administrazinoaren arteko harrtu-emonak normalizetea.

Webgune honetan, proiektuaren eta horretan parte hartzen daben talde eta bakarlarien alde jakingarriak topauko dozuez, baita musika-munduagaz loturiko beste eragile batzuenak be (alkarteak, akademiak, entseguak egiteko lokalak, grabazino-estudioak...). Edozein artistak badauka bere tokia www.musikamaster.eus webgunean, nahi dauen informazioa aurkezteko (kontaktua, biografia, abestiak, bideoak...).

Bizkaiko musika-mobimentua babestu, hobetu eta zabaltzeko Musika Master proiektuan parte hartu daizuela animetan zaituegu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu