Mattinsaltok eta Dilindanek jokatuko dabe Xilabako finala

Bizkaie! 2018-11-26 08:44   Bertsolaritzea

Finala abenduaren 1ean, zapatuan, jokatuko da Baigorriko Plaza Xoko aretoan, 18:00retan.

Urriaren 12an Gameren abiatutako Taldekako Xilaba, datorren zapatuan, abenduaren 1ean, helduko da Baigorrira. Bertan jokatuko dan finalean, Mattinsalto eta Dilindan taldeak neurtuko dira. Saioa 18:00etan hasiko da, eta ondoren afaria izango da Manexenea ostatuan.

Pasa den barikuan Ortzaizeko ikastoleak antolatutako afariaren ondoren, Suhuskuneko herriko gelan egin zan Taldekako Xilabaren lehen finalerdia; bertan Mattinsalto taldea nagusitu zan Ezkorbrutak taldearen kontra, lehia zinez parekatua izan zalarik. Holan, Mattinsalto jadanik finalean da.


Suhuskunen

Asteburuko bigarren finalerdia zapatuan egin eben Baionako Zizpa Gaztetxean. Gazteak kozinautako taloak probetako aukerea izan eben bertan batutakoek. Saioan, Dilindan taldea nagusitu zan Xiberoko Kantiniersak taldeko kideakaz lehian jardun ondoren. Beraz, Dilindan izango da Finalean kantauko dauen beste taldea.


Xilaba - Finala


Finala abenduaren 1ean, zapatuan, jokatuko da Baigorriko Plaza Xoko aretoan, 18:00retan eta ondoren Manexenea ostatuan afaria izango da.

Egun osoko jai eguna izango da Baigorrin. Goiz osoan Gabonerako merkatua izango da Plaza Xoko gelan, eskolen eta Basaizea alkartearen eskutik. Eguerdian, bazkaria Bixentainian eta jaiari amaierea emoteko, Gaualdia Bixentainian ikastolearen alde.

Finalerako sarrerak eta afaria erreserbetako telefonoa: +33 559 54 15 04 / +33 6 74 98 54 75

Zatoz hurrekoak babestu, gustokoenak animau eta orozgan bertsoaz gozetan!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu