Helsinkin eskolak emoteko irakaslea behar da
2018-11-22 08:39 Euskerea berbagaiEskolak emoten 2019ko urtarrilean hasiko litzateke irakasle barria.
Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu dau Euskera eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Helsinkiko Unibersidadean. Premiazko deialdia da (egungo irakurleak itxi egin dauelako lana) eta EHAA buletin ofizialak egunotan emon dau argitara, klaseak 2019ko urtarrilean emoten hasteko. Eskatzen diran betekizunen artean, Unibersidadeko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea, ingeleseko C1 mailea be eskakizunen artean dago. Irakasleak lau ordu emango ditu asteko.
Hautagaiek proiektu pedagogikoa, euskerako eta euskal kulturako programazinoek osotua aurkeztu beharko dabe, euskerako lehen mailetan erakusteko programazino laburra, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletarako erabiliko dan bibliografia adierazoz; Euskal Kulturako gai ezbardinei (literaturea, zinemea, antzerkia, eskulturea...) buruzko programazino laburra be aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletarako erabiliko dan bibliografia adierazoz, euskeraz idatzita.
Zabalik dago honezkero eskabideak Etxepare Euskal Institutuan aurkezteko epea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!