Merkataritza-gune handiek bat egin dabe Euskaraldiagaz
2018-11-22 08:11 Euskerea berbagaiHitzarmena sinatu eben 2016an hizkuntza eskubideen arloan jarrera proaktiboa garatzeko konpromisoa agertuz.
Jentaurrean adierazo gura izan dabe merkataritza esparruan hizkuntza ohituren aldaketearen aldeko ariketa sozialean parte hartuko dabela: Gure langile, bazkide eta bezeroei dei egiten deutsegu, holan nahi badabe, Euskaraldian parte hartu deien eta gure saltokietan ahobizi eta belarriprest izan daitezan, adierazo dabe sinatu daben dokumentu batean.
El Corte Ingles, Carrefour, Uvesco eta Eroski dira aitatu merkaraitza gune handiak. Lau merkataritza-gune handi honeetako ordezkariak Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeagaz izan dira Bilboko ekitaldian. Lan-munduan euskerearen erabilerea sustatzeaz gabizenean, ezin dogu ahaztu herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea be badala gizarte aurreratu eta demokratikoenen ezaugarri nagusietakoa. Eskubide horreek babesteko neurriak hartzeko konpromisoa hartuz, Kontsumitzaileen dekretuaren eraginpeko enpresa pribatuakaz (finantza erakundeak eta merkatal gune handiak) harremanak eta lankidetza indartzen gabiz, adierazo dau Dobaranek.
Lau merkataritza-gune handi horreek, beste batzuekaz batera, hitzarmen bat sinatu eben 2016an Hizkuntza Politikako sailburuordetzeagaz hizkuntza eskubideen arloan jarrera proaktiboa garatzeko konpromisoa agertuz. Orain, beste pausu bat emon eta Euskaraldiagaz bat egin dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!