Bilboko Berbagunea Euskaraldiaren barruan dator aurten
2018-11-21 13:23 Euskerea berbagaiHilaren 27an batuko dira, Azkuna Zentroan.
Bilboko Berbagunearen VII. edizinoa momentu aproposean dator. Izan be, Euskaraldia martxan dagoan bitartean egingo dabe, hilaren 27an. Betiko legez, euskeraz ondo dakienak eta ikasten dabizanak batzea da Berbagunearen asmoa, alkarren artean euskeraz berba egin deien gai ugariren inguruan.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dabe Berbagunea, uriko euskaltegien sareagaz batera, euskerea kalera atera eta egunerokoan euskerea erabiltearen garrantzia azpimarratzeko helburuz. Euskerea euskeraz partekatzea izango da aurtengo leloa.
Azkuna Zentroan egingo dabe Berbagunea. Goizeko 09:30etatik iluntzeko 19:30etara bitartean, lau txandatan banatuko ditue parte-hartzaileak, hiru goizean eta bat arratsaldean. Txanda bakotxean mahaiak egongo dira, eta seinaka batuko dabe jentea. Moderatzaileak egongo dira mahai guztietan, alkarrizketak bideratzeko.
Parte hartzeko baldintza bakarra euskeraz berba egiteko gitxieneko gaitasuna eta gogoa izatea da. Euskeraz kili-kolo dakienak edo ikasten dabizanak be besoak zabalik hartuko ditue. Lehenengo txanda bietan DBH eta Batxilergoko ikasleak egongo dira. Hortaz, parte hartu nahi daben ganerako herritarrek beste txanda bietan emon leikie izena (12:30-14:00 eta 16:00-19:30).
Izena emoteko, 944162472 zenbakira deitu behar da, edo berbagunea@gmail.com helbidera idatzi. Parte hartzea doban da. Antolatzaileen helburua mila lagun inguru batzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!