Ahots Baten sormen egonaldian izena emoteko epea zabalik
2018-11-20 10:51 BertsolaritzeaBertsolaritzaz gan, antzerkia, kantua eta literaturea landuko ditue parte-hartzaileek.
Urtero legez, gabonetako oporraldia erabiliko dabe Ahots Baten sormen egonaldia antolatzeko, aurten laugarren aldiz. Elgoibarko Aubixako aterpean batuko dira sortzaile gazteak, abenduaren 26tik 30era. Bertsolaritzan, antzerkian, kantuan eta literaturan dabizanentzako ekimena da, alkar ezagutu eta disziplina desbardinak buztartzeko.
Antolakuntzaz arduratzen dan Mintzola Ahozko Lantegiak azaldu dauenez, gazteen sen sortzailea biztu nahi dabe. Izan be, 1998 eta 2002 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartu leikie parte. Izena emoteko epea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik, eta horretarako izen-emote orria bete behar da.
Egonaldiko egun bakotxean gai bat landuko dabe. Egun bakotxean aditu bat egongo da gazteei azalpenak emoten: Oier Guillan aktorea, Danele Sarriugarte idazlea eta Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak konbidauko ditue aurtengo edizinora.
Mintzolagaz batera, honeek be badira Ahots Baten sormen lantegiko bultzatzaile: Ikastolen Alkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Alkartea, Euskal Kantuzale Alkartea eta Bertsozale Alkartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!