Taldekako Xilabaren ligatxua amaitu da

Bizkaie! 2018-11-19 08:32   Bertsolaritzea

Hendaian eta Azkainen jokatu dira azken saio biak.

Hendaiako saioa (argazkiak: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Barikuan, Xiberoko Kantiniersak taldea nagusitu zan Hendaiako saioan, bertako Kosta ala Kosta taldeagaz lehiatuta. Giro goxoa eta polita bizi izan zan Akelarre alkartean bildutako bertsulari eta bertsuzaleen artean.

Asteburuko bigarren saioa, Xilabako ligatxuko azken-azkena, Azkaineko Xoko Ona ostatuan jokatu zan, zapatuan. Etxeko taldeak, Mattinsaltok, irabazi eban Amikuzeko Eskukula taldeko kideen kontra jokatutako saioan.

Sailkatutako talde guztiak zeintzuk diran badakigunez (Ezkorbrutak, Mattinsalto, Dilindan eta Kantiniersak), hurrengo asteburuan hasiko diran finalaurrekoetako lehiak zehaztuta dagoz:

- Zemendiaren 23an, barikuan, Suhuskuneko herriko gelan, Ortzaizeko ikastoleak antolaturik, 20:00etan afaria eta 22:30ean saioa: Ezkorbrutak eta Mattinsalto taldeak buruz-buru.

- Hilaren 24an, zapatuan, Baionako Zizpa gaztetxean, Talo bertsu besta. 18:30ean taloak eta animazinoa, ondoren, 19:00etan saioa, Dilindan eta Kantiniersak taldeakaz.

Hendaiako saioa
Azkaineko saioa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu