Bilboko hedabideek bat egin dabe Euskaraldiagaz

Bizkaie! 2018-11-19 13:25   Euskerea berbagai

Argazki jentetsua atera dabe Isozaki torreen azpian.

Argazkia: Bilboko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalaren eta eragileen babesean, Euskaraldia ekimenak uriko hedabideen ordezkaritza zabala batu dau gaur, Isozaki torreen azpiko plazan. Era horretara, Bilboko barriak zabaltzeaz arduratzen diran komunikabideek konpromisoa agertu dabe Euskaraldiagaz, eta bakotxak ahal dauen neurrian, euskerearen erabilerearen alde egingo dabe.

Ekimena martxan jarteko egun gitxi faltau diranez (barikuan hasiko da), hedabideek parte hartzea nahi izan dau Udalak. Ahobizi eta belarriprest, euskerearen aldeko mobimendu sozialean parte hartzeko ezarritako kategoria bietako jentea batu da hedabideen ordezkarien artean. Argazki jentetsua atera dabe, Euskaraldiari babesa emoteko.

Udalak azpimarratu dauenez, hedabideek zeresan funtsezkoa izango dabe herritarrak jaubetu daitezan euskerearen erabilera soziala etiketen eta jarrera ideologikoen ganetik sustatu beharraz, guztien ondarean dan ezkero, herritar guztientzat aberasgarri.

Euskereak Bilbon izan dauen bilakaerea be aitatu dabe, aldi luzeetan eten barik atzera egin dauen arren, orain, Bilboko herritarren erdiak baino gehiagok badaki euskeraz (% 23 ondo alfabetizauta dago, beste % 28k pixka bat daki). Izan be, ia 30 urtean, urian euskeraz dakienen kopurua ia lau bider gehiago izatera heldu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu