‘Bizi. Prest. Egunero dalako euskerearen aldia’

Bizkaie! 2018-11-19 12:08   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, hiztunak suspertzeko deia egin dabe.



Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia
izenburupean, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foru-aldundietako, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletako, Eudeleko eta Uemako ordezkariek adierazpen instituzionala sinatu dabe gaur goizean, datorren abenduaren 3an izango dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizuna dala-eta. Ekitaldian, erakunde publikoek deia egin dabe hiztunak suspertzeko, egunero dalako euskerearen aldia, Lorgarria dalako, erabat, euskerearen erabilerea hazkunde iraunkorraren bidean jartea, baldin eta herritar bakotxak euskerea ezpanetara eroateko bere erabagi personala gauzatzen badau eta erakunde publiko bakotxak herritarrek euskeraz egiteko daben eskubidea bermatzeko bitartekoak jarten baditu.

Ekitaldian parte hartu daben ordezkariak honako honeek izan dira: Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea; Pilar García de Salazar, Ekonomia Garatzeko eta Lurralde Orekarako diputadua Araban; Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria; Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasuneko zuzendaria; Iñaki Prusilla, Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia; Mari Jose Arrieta, Bilboko Udaleko Euskerako zuzendariordea; Xabier Euzkitze, Donostiako Udala ordezkatuz; Koldo Iturbe, Getxoko Udaleko Kulturako zinegotzia, Eudel ordezkatuz; eta Josu Labaka, Uemako presidentea.


Aktibazinoa eta adostasuna

Aurtengo adierazpena estu lotuta dago Euskaraldia ekimenagaz; barikuan hasi eta Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzen dan egunera arte izango da; Prest gagoz, eta gogotsu, euskereak gure ahoan bizi-bizi jantzan egin daian. Gogotsu gagoz, eta prest, gure belarrietan atseginez onartzeko euskerearen soinua. Dakiguna dakigula, entzuten ez dana baita euskera kaskar bakarra.

Hiztunen aktibazinoaren aldeko apustu horrezaz gan, euskerearen inguruko adostasuna aldarrikatu dau testuak: Adostasuna eta batasuna dira, beraz, bidea, euskereak batzea behar dauelako, ez kenketea; biderketea behar dua, ez zatiketea, defendidu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu