Aitor Sarasua Maritxalar Itsasun hil da

Bizkaie! 2018-11-15 09:01   Bertsolaritzea

Azken agurra hilaren 17an izango da Itsasuko eleizan.

Azken urteotan gatx larri bat izan dau eta bart arratsaldean hil da familiakoak eta hurrekoak alboan zituala.

1967an jaio zan Aretxabaletan (Gipuzkoa), familia euskaldun eta euskal zalean. Bertso-eskolen aitzindaria dan Almen ikastolako eskoletan hasi zan bertsotan 7 urte zituanean, anaia eta lagun artean. Eskolartekoetan zein beste txapelketetan be trebatu zan aurrerago, zenbait sariketa irabaziz, eta Ipar Euskal Herrira joan zanetik, bertso irakasle moduan ibili zan Bertsularien Lagunak alkartearen barruan. 1998tik plazetako jardunetik urrundua, Bertsozale Alkarteko eragiletza lanetan be ibili zan.


Doluminak familiari eta hurrekoei. Goian bego

Bizitzaren maitale eta zerbitzari,
etxekoei emana, lotua hitzari,
hain adar hauskorrean zenbiltzan dantzari,
ez zitzaion gehiago gelditzen ertzari,
agur ta mila esker gure txepetxari.

Datorren zapatuan, hilaren 17an, egingo jako azken agurra Lapurdin, Itsasuko eleizan, goizeko 11:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu