2018ko R.M. Azkue literatura sarietarako deia

Bizkaie! 2018-11-14 11:47   Euskerea berbagai

10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako lehiaketea da.

Aurreko edizinoko irabazleak (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gazteen artean euskeraz idazteko zaletasuna zabaltzeko asmoz, 2018ko R.M. Azkue literatura sariketarako deia egin dau Euskaltzaindiak, BBK Fundazinoaren babesagaz. Lanak abenduaren 21era arte entregau leitekez, Akademiak Plaza Barrian dauen egoitzara bialduta.

Genero bitan banatuko dabe lehiaketea, narrazinoa eta poesia, eta horreetako bakotxean maila bi egongo dira: A mailan, 2005 eta 2008 artean jaiotakoek hartu leikie parte; B mailan, 2001etik 2004ra bitartekoak.

Sariotara euskeraz idatziriko narrazino zein olerki-lanak aurkeztu leitekez, egilearen bizilekua edo nazionalidadea edozein izanik. Hori bai, lanak originalak eta inoz argitaratu bakoak izan behar dira; ez dira onartuko beste lanen itzulpenak eta moldaketak. Oinarriak hemen.

Antolatzaileek 2019ko martiaren 15a orduko emongo dabe irabazleen barri. Diruzko sariak emongo deutsiez irabazleei, baita hareen laguntzaile ibili diran irakasleei be. Saritutako lanak argitalpen baten batzeko asmoa dabe Euskaltzaindiak eta BBK-k.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu