2018ko Anton Abbadia Saria, Ahotsak.eus proiektuarentzat

Bizkaie! 2018-11-13 09:11   Euskerea berbagai

Euskal Herriko euskalki guztietako ahozko lekukotzak batu eta jente guztiaren eskura ipinten ditu proiektuak.

Irudia: Ahotsak.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ahotsak.eus proiektuaren lana autortu dau, 2018ko Anton Abbadia saria emonaz. Berealdiko ekarpena egin dabe, euskerearen ahozko testigantzak sarean eten barik jasoten eta eskumen librean jarten, nabarmendu dau Markel Olano Ahaldun Nagusiak sare sozialetako mezu baten. Zemendiaren 30ean emongo deutsie oroigarria, Donostian.

Epaimahaian honeek egon dira: Iban Arantzabal, Maite Artola, Jone M.Hernandez, Arantza Urretabizkaia eta iazko irabazle Ibon Sarasola.

Anton Abbadia sariaren bidez, Ahotsak.eus proiektuaren 15 urteko ibilbidea txalotuko dabe. Izan be, bitarte horretan, Euskal Herri guztiko euskalki eta hizkeretako ahozko testigantzak grabau ditue. Gaur egun, 5.700 euskaldunen testigantzak daukiez artxiboan, 350 herritakoak. 51.000 pasarte dira, gaika sailkatuta.

Artxibo zabal hori sarean dago, nahi dabenen eskura. Ganera, ondare aberats horri probetxua ateratzeko ekimen ugari antolatzen ditue: Ikasgelan webgunea (ahozko ondarea ikastetxeetan lantzeko), Gerrako Ahotsak (Oroimen Historikoa lantzeko) eta Gazte Gara Gazte (gazteen astialdia eta euskerea buztartzeko).

Ahotsak proiektuaren bultzatzaile dan Badihardugu alkarteak azaldu dauenez, persona askoren laguntzinoari esker egiten dabe aurrera, alkarlanean oinarritutako proiektua da. Guztion artean, guztiontzat da euren leloa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu