Jonpik eta Aroak irabazi dabe Bertxoko sariketako finalerako txartela

Bizkaie! 2018-11-13 07:55   Bertsolaritzea

Ikusleek erabagita, zemendiaren 29an jokatuko dan finalean, Aroa eta Jonpi izango dira.

Pikoteorako erosketak egin, Amaiako bertso basetik pasau eta Zalduondora joan zan Bertxokotarren faunea. Sua piztu, kozinau, ekipoa montau eta han joan zan apurka-apurka jentea hurreratzen alkartera. 30 lagunek izena emon baeben be, azkenean 45 bat inguru batu ziran suaren inguruan antolaturiko pikoteora. Tripak bete eta eztarria ardaoz busti eta gero, saioari ekin eutsien bertsolariek.

Lehen kanporaketan Jon Ruiz de Pinedo, Aitor Najera, Beñat Cano eta Aroa Arrizubieta ibili ziran Egoitz Iradier gai-emoilearen esanetara. Bertsolariek egin beharreko lan puntuagarriak hasierako agur berezia, 3na bertso 8ko handian, 3na bertso 8ko txikian, puntu biri erantzun, bakarka berbea emonda bertso bat eta zelan ez, MC Serapioren rap-a!

Hasierako agur berezietan danetarik ikusteko aukerea egon zan, salseoa, bertsofrikismoa, mozorroak... Ofizioetan be sasoiko ibili ziran bertsolariak. Puntu erantzunetan idea politak entzun ziran, eta beleikez.

Lan puntuagarriakaz amaituta, ikusleen txandea izan zan. Ikusleak izan ziran epaileak eta beraz eurek erabagi eben zemendiaren 29an, Hala Bedi tabernan egingo dan finalera ze bertsolari bi sailkatuko ziran. Publikoaren esanetan, Aroa eta Jonpi izan ziran trebeenak Bertxokotarrek proponidutako ariketak osotzen, eta finalean horreek ikusteko aukerea izango da.

Kontuak kontu, hurrengo saioa Korreseko tabernan izango da zemendiaren 16an. Hirugarren saioa, barriz, hilaren 23an jokatuko da Aramaion.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu