Womenbi, begirada positibo batez emakume profesionalen protagonismoa indartzeko
2018-11-13 08:05 KultureaInaugurazinoa zemendiaren 14an izango da, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak zemendiaren 14an aurkeztuko dabe Womenbi argazki eta ikus-entzunezkoen proiektua, emakume profesionalen balioa gizarteratu eta euren ekarpen sozial baliotsu eta ezinbestekoari ezagutarazoteko, Talentu bardina, autorpen bardina goiburupean.
Proiektuak argazki eta ikus-entzunezkoen erakusketa bat izango dau osogai, hainbat arlotako hogei emakume profesionalen profilak jasoten dituan erakusketea: osasuna, zientzia, enpresea, metala, kulturea, kirola, abelazkuntzea, zuzenbidea, alkarteak, unibersidadea eta bestelako arloak ardatz. Eta, emakumeak, egiazkoak, Bilbo eta Bizkaikoak, gaitasun, eraginkortasun, oztopo-gainditze eta balioen eredu. Bardintasuna iraupen lasterketa bat da, eta oraindino be bide luzea dagoan arren egiteko, egia da emakumeek aurrera egin dabela sektore guztietan, modu geraezinean, indarrez eta talentuz, adierazo dabe ekimenaren sustatzaileek.
Womenbiren helburuak dira emakume profesionalen aurrerapen hori erakutsi eta autortu, euren ahotsak entzun, eta aldarrikapenak egitea modu positibo, errealista eta probetxuzko batez; emakumeak agertarazo, euren talentuagaitik, gaitasunagaitik eta oztopo-gainditzeagaitik, ze emakumeak ez litzateke izan behar gehienetan albisteen gaia euren eskubideak urratzen diralako bakarrik; eta hori gizarte osoaren lana eta erantzukizuna da.
Hogei protagonista
Womenbiko protagonistak hogei emakume dira, oso desbardinak, egiazkoak, hurrekoak, aukerea emoten dabenak beste emakume asko be eurekaz identifiketako, honako honeek dituela alkarren artean bardin: talentua, profesionaltasuna, eraginkortasuna eta ahalegina. Euretako bakotxaren atzean, bada oztopoak gainditzeari buruzko historia bat, eta merezidu dau zabaltzea.
- Adela Asua. Zuzenbide penaleko katedratikoa, Euskal Herriko Unibersidadea. Konstituzino-auzitegiko presidenteorde emeritua.
- Itziar Lazkano, aktorea eta zuzendaria.
- Zuriñe Garcia, Sukaldaria. Andra Mari jatetxeko sukaldeburua.
- Itziar Astigarraga, Gurutzetako Unibersdade Ospitaleko pediatria-zerbitzuko burua. Ume-onkologiako unidadearen arduraduna.
- Mireia de Fiego, Hondeaketa eta obra zibilen enpresaria. Bizkaiko Hondeatzaileen Alkarteko presidentea.
- Rakel Mateo. Kirolari paralinpikoa, triatletea.
- Deustuko Arraun Taldeko emakumezkoen taldea.
- Euskadiko Emakumezkoen Sokatira Selekzinoko tiratzaileak.
- Tamara Claveria. Gizarte-integrazinoko gradu-titulua. Emakume Buhameen Alkarteko lehendakariordea (AMUGE).
- Marta Macho. Matematikaria, Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko irakaslea. Zientzia-dibulgatzailea.
- Saioa Lara. Jantzi diseinatzailea. Jantzi-diseinurik onenaren Goya saria Handia filmean egindako lanagaitik.
- Maria del Carmen Vazquez. Bilbobuseko gidaria.
- Claudia Elena Favela. Soziologoa. Emakume Migratzaileen Etxe-langileen Taldearen Koordinatzailea.
- Lorena Fernandez. Informatika-injinerua. Nortasun digitaleko zuzendaria Deustuko Unibersidadean eta STEAM Inspirako aholkularia.
- Fatou Dieng. Nazinoarteko merkataritzako teknikaria.
- Mmamen Freitas. Soldatzailea.
- Lorea Momeñe. Abeltzaina. Urigoitiko Txorizoak.
- Pili Castro. Caritaseko Edadekoen Arloaren Arduraduna. Deustuko Unibersidadeko Psikologia eta Hezkuntza Fakultadeko irakaslea.
- Begoña Garcia de Andoain. jostuna. Euskadiko Emakume Alargunen Federazinoa, FEVI.
- Ana Oteiza. Ikertzailea Tromsoko Imaging Center PETeko I+G taldean (Tromso, Norvegia).
Produkzino ibiltari bi
Produkzio bi egin dira: lehenengoan, argazkien eta ikus-entzunekoen erakusketea jaso da, hogei protagonista horreen bideoakaz, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan inaugurauko da, zemendiaren 14an. Zemendiaren 15etik aurrea, nahi daben guztiek aukerea izango dabe ikusteko, doban, urtarrilaren 31ra arte.
Ondoren, Bilboko eta Bizkaiko beste herri batzuetako erakusketa-aretoetara eroango dabe.
Bigarren produkzinoa Metro Bilbaon egingo dan argazki-erakusketa bat izango da: hilaren 15etik aurrera ikusi ahal izango da Abandoko geltokian (Renfe) eta Portugaleteko geltokian (Karlos VII.a), berau be ibiltaria. Abenduan, erakusketa osoa erakutsiko da Alde Zaharreko geltokian (Unamuno); eta, urtarrilean, Indautxun (Urkixo) eta Basaurin (Bidasoa).
Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Womenbi proiektua Metro Bilbaoren eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren laguntzinoagaz gauzatu da, eta Enrique Moreno Esquibel (erakusketako argazkiak egin dituan argazkilaria) eta Marta Fernández River (komunikazinoko eta marketineko profesionala) bilbotar freelanceak izan ditu egile.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!