Dilindan nagusi, Taldekako Xilabaren bosgarren asteburuan

Bizkaie! 2018-11-12 08:18   Bertsolaritzea

Baigorrin jokatu da astegoieneko saio bakarra.

Argazkiak: Bertsularien Lagunak | Ikusi handiago | Argazki originala

Talde bi aurrez aurre, Baigorriko Manexenea tabernan, aretoa bertsoz eta umore onez blaitzeko asmoz. Horixe izan zan zapatu iluntzeko plana bertsozaleentzat. Bertso-afari formatuan, Taldekako Xilaba txapelketako bosgarren asteburuko saioa jokatu eben Dilindan eta Tirrit taldeek, ehun zale ingururen aurrean.

Egunotan, munduko hainbat kulturatako ordezkariak dabiz Euskal Herrian, Garabide alkarteak konbidauta. Kurdu, maputxe, kitxua, maia eta abarrak bertso-afarira eroan zituen. Saioa hasi aurretik, bertsolaritzea zer dan azaldu eutsien eta, ondoren, bertsoak entzun zituen bertatik bertara.

Txapelketako lehiari jagokonez, Dilindan taldeari emon eutsien puntu gehien. Saioa umoretsua izan zan, gehienbat.

Hurrengo asteburuan, Taldekako Xilabako ligatxuko azken saio biak jokatuko dira:

-Hilaren 16an, Hendaiako Akelarre alkartean (19:30). Kosta Ala Kosta eta Kantiniersak.

-Hilaren 17an, Azkaingo Xoko Ona tabernan (18:00). Mattinsalto eta Eskukula.

Behin horreek saio biak jokatuta, finalaurrekoetara ze talde pasauko diran jakingo dogu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu