'Another day of life'
2018-11-06 13:51 Zinema kritikakDonostiako Zinemaldian Publikoaren saria irabazitako filma da.
- Zuzendariak: Raúl de la Fuente eta Damian Nenow.
- Jatorrizko izenburua: Another day of life.
- Herrialdiak: Polonia / Espainia.
- Iraupena: 80 minutu.
- Generoa: animazinoa, dokumentala.
- Balorazinoa: 5/5
Another day of life, Donostiako Zinemaldian Publikoaren saria irabazi eban filma lan bitxia da. Ryszard Kapuscinski kazetari eta idazle poloniarraren izenburu bardineko liburuan oinarrituta, 70 hamarkadan Angolako deskolonizazino gerran erreporteroaren abenturak islatzen ditu. Eta egiten dau oso ezbardinak diran teknika bi nahastauta: animazinoa, alde batetik, eta alkarrizketak eta bestelako irudi errealak, bestetik.
Nomadak Tx eta Minerit pelikulen egilea dan Raúl de la Fuente nafarrak eta Damian Nenow animazinozko zinemagile poloniarrak apostu ederra dakarre eta sekulako talentua eta gaitasuna erakutsi dabe emoitzea oso ona baita.
Infernuan galdutako kazetarien istorio honek danetarik dauka: epikea, intimidadea, emozinoa, erritmoa... Testuinguru politikoari arreta handia emonez, Kapuscinskik Angolan bizitakoaren narrazinoa marrazkien bidez jarraitzen dau ikusleak. Tarteka, bizirik dagozan protagonisten testigantzak jasoten doguz eta baita gaur eguneko irudi errealak be. Kontua da ze nahaste horrek funtzionetan dauela eta potentzia bisuala eta intensidade dramatikoa lortzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!