Badator Bertsoaroa

Bizkaie! 2018-11-06 08:02   Bertsolaritzea

Bertsoaroak zazpi ikuskizun dakarz zemendiaren 8tik 27ra.

Zazpi hitzordu hilebete batean: punta-puntako bertsolarien jarduna, bertsolarien belaunaldi gazteen saioa, ikus-entzunezkoak, emonaldiak eta umeentzako antzerki-saio bat eskainiko dira. Saio bi Kondestable Civivox aretoan egingo dira; Gurutzeko plazako BHIko ekitaldi-aretoan bi; eta beste bi, Iturramako Civivoxean; azkena, barriz, Sanduzelaiko Civivoxean. Programautako ikuskizun guztiak dobakoak izango dira.


Bertsoaroa 2018

- Zemendiaren 8an, 20:00retan, Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Julen Zelaieta. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo. Bertso jaialdi batek emongo deutso hasierea aurtengo Bertsoaroari. Bertsolari nafarrakaz batera, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko bertsolariak izango dira Bertsoaroaren lehenengo saioan.


Umeentzako Bertsoaroa

- Zemendiaren 10ean, 12:00etan eta 18:00retan, Sanduzelaiko Civivox Aretoan. Bost eta 11 urte tarteko umeei zuzendutako bertso-antzerkia. Lanku Produkzioak.
Emanaldi berezia

- Zemendiaren 13an, 19:00retan. Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioan. Parrapean. Ahotsa, gitarrea, ukelelea: Ane Garcia. Saxoa: Itziar Castrillo. Ahotsa eta ukelelea: Gotzon Barandiaran. Ahotsa: Josu Landa. Parra bi: Violeta eta Nicanor neba-arrebak.


Bertsoa eta zientzia

- Zemendiaren 15ean, 19:00retan, Civivox Iturramako Berbaldi Aretoan. Jakinduriek mundue erreko dau. Bertsolariak: Julio Soto, Jone Uria. Zientzialariak: Joseba Aldasoro, Karmele Gómez eta Marko Galarza. Aurkezlea: Kike Amonarriz.


Gazteen bertso jaialdia

- Zemendiaren 20an, 19:00retan, Civivox Kondestableko patioan. Bertsolariak: Idoia Granizo, Irati Alcantarrila, Joanes Illarregi, Txaber Altube, Xabat Illarregi, eta Ane Zuazubiskar. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea.


Barriketaldia

.- Zemendiaren 22an, 19:00retan, Civivox Iturramako Berbaldi Aretoan. Bertsolaritzea eta rocka. Hizlariak: Alberto Irazu, Jon Maia. Aurkezlea: Saioa Alkaiza.


Bertso-saioa

- Zemendiaren 27an, 20:00retan, Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Unai Agirre. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Aurten be bertso saio batek zarratuko dau Bertsoaroaren egitaraua. Euskal Herriko azken bi txapeldunak, egungoa eta orain lau urtekoa, izango dira taula gainean. Eurekaz batera, esperientzia handiko zenbait belaunalditako bertsolariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu