Bertxoko Sariketea asteon hasiko da

Bizkaie! 2018-11-05 08:57   Bertsolaritzea

Bizibarrituta dator hilaren 9an hasiko dan Bertxoko Sariketea.

Edizino honetan gazteen (eta ez horren gazteen) aldeko apustua egin dabe antolatzaileek, hasierako planteamentuaren antza hartu guran; horregaitik, aurtengo parte-hartzaileak banaka lehiatuko dira, bertsolari mentore barik. MC Serapioren ariketea ez da faltako, ezta agur berezien erretretea be. Parte hartzen hamabi bertsolari arabar izango dira, hiru kanporaketatan banatuta eta finalera sailkatzeko lehian.

Asteon, zemendiaren 9an, barikuan, hasiko da Zalduondon eta hile bereko 29an Gasteizko Hala Bedi tabernan amaitu. Kanporaketak barikuetan izango dira, eta finala eguenean, unietako giroak be gozau daian arabar kimu honeekaz. Hona hemen kanporaketak:

1.- Kanporaketea Zalduondoko alkartean, zemendiaren 9an, 19:30ean: Aroa Arrizubieta, Aitor Najera, Beñat Cano eta Jon Ruiz de Pinedo.


2.- Kanporaketea Korresen (tabernan), zemendiaren 16an, 19:30ean: Unai Anda, Ainhoa Comas, Markel Yoller eta Aitor Ugarte.


3.- Kanporaketea Aramaion (Zabolako alkartean), zemendiaren 23an, 19:30ean: Martin Abarrategi, Xabier Antia, Beñat Garaio eta Mikel Martin.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu