'Kontrabanda' eta 'Tirrit' nagusitu dira Taldekako Xilabaren 4. astegoienean
2018-11-05 08:23 BertsolaritzeaHendaian eta Donibane Garazin jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken laugarren astegoieneko saio biak.
Zapatuan, Otsoaren 7 umeak taldeak preparautako pintxo goxoak probau ahal izan zituen Lizeoko ikasleen txarangearen animazinoagaz saioa hasi baino lehen, Garaziko Luisenia ostatuan batutakoek. Luisenia ostatuko gela hotza berehala berotu eben bertaratutako 100 bat lagunek. Zenbaitek saioa zutunik entzun behar izan eban toki eskasez. Talde biek agur zirikatzaileakaz ekin eutsien saioari tonua emonez. Saio bizi, umoretsu eta hunkigarri baten ondotik, Kontrabanda taldea nagusitu zan lehia zinez parekatua izan zalarik. Txalo zaparrada handien artean agurtu ziran parte-hartzaile guztiak.
Hendaia Bakarxoko
Astegoien honetako bigarren saioa be zapatuan jokatu zan Hendaiako Bakarxoko ostatuan. Bakarxoko ostatuak preparautako pintxoak probetako aukerea izan eben bertan batutakoek. Saio hau be parekatua izan zan, eta Tirrit taldeak irabazi eban Sasi bertsolariak taldeko kideakaz lehian jardun ondoren.
Datorren astegoienean, zemendiaren 9an, barikuan, saio bakarra izango da:
Baigorriko Manexenea ostatuan, 20:00etan, bertso afaria. Tirrit taldeak antolatzen dau saioa eta gomita Dilindan taldeak jasoten dau.
Zatoz hurrekoak babestu, gustokoenak animau eta, eta bertsoakaz disfrutetan!
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!