Azkarra gaztandegiak irabazi dau Urriko Azken Asteleheneko saria
2018-10-30 07:56 Jan edanakEguraldi txarrak lagundu ez badau be, 55.000 lagun batu dira Gernikan.
Galarreta herriko Azkarra gaztandegiak irabazi dau Gernikako Urriko Azken Asteleheneko saria, eta bigarren lekua Legazpiko Aitor Mantxolaren gaztaiarentzat izan da. Enkantean, Xaiborrek erosi dau gaztai irabazlea, 5.607 euroan; bigarren sariduna be Xaiborrek erosi dau, 777 euroan. Danetara, 6.384 euro dira, eta Kaltzada egoitzeari emongo deutsiez.
Gaztaien lehiaketaz gan, beste hainbat produkturenak egon dira. Ortuarietan, Berangoko Momoitio baserrikoek irabazi dabe. Kortezubiko Javier Larrinagari txilarrezko eztien ataleko saria emon deutsie, eta Valentin Llonari milalora eztiena. Frutetan, Iurretako Portuberrik irabazi dau.
Txakolinean, hiru kategoria egon dira: Marco upategiaren Gure Arbasoak izan da onena zurien artean; Lezamako Erdikoetxe gorrietan; eta Urduñako Filoxera baltzetan.
Egun euritsua eta hotza izan da, baina horrek ez dau jentea ikaratu. Dana dala, Gernika-Lumoko Udalaren arabera, 55.000 bat lagun pasau dira azokatik, igaz emondako datua baino gitxiago. 333 saltoki egon dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!