'Ezkorbrutak' eta 'Mattinsalto' nagusi Taldekako Xilabaren 3. astegoienean

Bizkaie! 2018-10-29 08:10   Bertsolaritzea

Datorren zemendiaren 3an, ligaxken saio bi izango dira Donibane Garazin eta Hendaian.

Egunotan, Urruñan eta Pausun jokatutako Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken hirugarren asteburuko saio biak.

Joandako barikuan, Ezkorbrutak taldea, nagusitu zan Urruñako Berttoli alkartean, Hendaiako Ostatu Batuak taldeagaz lehiatu ondoren.

Astegoieneko bigarren saioa be barikuan izan zan Pausuko Xaia ostatuan. Saio hau afari baten inguruan egin eben eta Mattinsalto taldeak irabazi eban Kontrabanda taldeko kideakaz lehian jardun ondoren.

Kontuak kontu, satorren ostiralean, zemendiaren 3, ligaxken saio bi honeek izango dira:

- Donibane Garaziko Luisenia ostatuan, 19:00etan, bertso saioa. 'Otsoaren 7 umeak taldeak antolatuko dau saioa eta gomita Kontrabanda taldeak jasoten dau.

- Hendaiako Bakarxoko ostatuan, 19:30ean, bertso saioa. Antolatzailea Sasi Bertsolariak taldea da, eta gomita jasoten duen taldea, Tirrit.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu