Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko IV. ikerketa bekea martxan
2018-10-26 09:38 KultureaProiektuak aurkezteko epea urriaren 25etik zemendiaren 26ra zabalik.
Urriaren 25etik zemendiaren 26ra bitartean zabalik egongo da Emakumeek Getxoko historiari egindako ekarpena izeneko ikerketako bekearen laugarren edizinora aurkezteko epea. Helburua da emakume getxotarrek historia eta bizitza kultura, sozial, ekonomiko edota politikoan egin daben ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera emotea.
Lanak aztertuko dauen gaia emakumeek Getxoren historian izan daben zereginari buruzko informazinoa eskaintzen dauen edozein ikerketa izango da, emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo legez.
Bekea norbanakoak edo taldeak eskatu leikie. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa, antropologikoa...edo beste gai batzuetakoa izan daiteke.
Bekara aurkeztuko diran personek gehienez 15 foliokoa izan beharko dan proiektua aurkeztu beharko dabe, eta esangura horretan, besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazinoa, helburuak eta metodologia agertu beharko dira. Euskeraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da lana. Proiektuak Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira, Herritarren Arretarako Bulegoetan edo legeak aurreikusitako tokietan.
Hautatutako proiektua lehiaketearen ondoko hileetan egin beharko da. Dotazino ekonomikoa 10.000 €koa izango da, eta % 75ekoa izango da proiektua aurkezten danean eta ganerakoa, % 25, behin betiko txostena emoten danean.
Ondarea, emakumeen emaria da aurten Ondarearen Europako Jardunaldien lemea
Getxok bat egingo dau Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiakaz; Ondarea, emakumeen emaria lemapean, urrian zehar parte hartzeko aukerea izango da hainbat jardueratan: erakusketak, berbaldiak, bertako produktuak probetako saioak, oinezko bisita gidatuak, bisita antzeztuak eta jaialdi flamenkoa. Jarduera guztiak emakumezkoen ikuspuntutik antolatu dira: emakumeen ekarpena udalerrian, Portu Zaharreko emakumeen lana, nor zan Felipa Bustingorri edo Francisca Labroche, Maximo Agirreren emaztea eta Santa Ana baseleizearen sustatzailea.
Felipa Bustingorriren begiradatik
Urriaren 27an, zapatuan, eta urriaren 28an, domekan, 10:30ean, oinezko bisita gidatua Areeta ingurua emakume horren begiradatik ezagutzeko; bera, Areetako garai bateko hondartzearen ondoko ostatu baten jaubea izan zan. Informazinoa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, infoturismo@getxo.eus
Francisca Labrocheren begiradatik
Urriaren 27an, zapatuan, eta urriaren 28, domekan, oinezko bisita gidatua emakume horren garaiko bizimodua zelakoa zan ezagutzeko. Maximo Agirreren emaztea eta Santa Ana baseleizearen sustatzailea izan zan. Informazinoa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, infoturismo@getxo.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!