Kategoriako sariak II. Botaba-n

Bizkaie! 2018-10-25 08:12   Euskerea berbagai

Zemendiaren 5ean hasiko da Labayru Fundazinoak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketea. 

Kategoriako sariak izango dira aurten jokoan, kategoria desbardinetan. Partaidetzea handitu eta sustatzeko asmoz, 4 kategoria diferentetan parte hartzeko aukerea emongo da, bakotxean sari ederra irabazteko aukereagaz. Kategorietako bat euskaltegiei zuzenduta egongo da, ikasgelan bertan sortutako bideoakaz lehiaketeagaz bat egin ahal izateko:

- Istoriorik jatorrena: Ixi Wood markako diseinuzko egurrezko betaurrekoak.

- Esamolderik jatorrena: lau lagunentzako gau biko egonaldia landetxe batean, Nekatur-en eskutik.

- Bideo-muntaiarik onena: ikus-entzunezko 4 ikastaro, Imval - Ikus-entzunezko Ikasketa Zentroak eskainita.

- Euskaltegietako bideorik onena: 10 lagunentzako afaria edo bazkaria sagardaotegian, Euskal Sagardaoa-ren kontura.

Horrezaz gan, erronkan parte hartzen daben bideo danen artean onenak irabaziko dau sari nagusia: 4 lagunentzako 4 eguneko bidaia Europako uriburu batera (Berlin, Londres, Edinburgo, Budapest...), El Corte Inglés-en eskutik. Lehiaketako epaimahaiak izentauko dau irabazlea.

Kontuak kontu, Instagram izango da euskarria eta Gaztea Irratia bozgorailua, egunerokoan darabilguzan esamoldeak Euskal Herri osora zabaltzeko.


Aurrea hartzeak be saria izango dau

Lehiaketea hasi eta aurkezten diran lehenengo 10 bideoen artean, Bilbao BBK Live jaialdirako 4 sarrera eta Donostia Festibalerako beste 4 zozketatutako dira, Last Tour enpresa antolatzailearen eskutik.

Holan, zemendiaren 5ean hasi eta 26ra bitartean parte hartuko daben bideoen artean guztira zazpi sari banatuko dira. Irabazleak Gaztea Irratian iragarri eta sari-banaketea Durangoko Azokan egingo da.

Lagun-taldean zein bakarrean parte hartuta, sari ederrak irabazteko abagune ederra eskaintzen dau Botaba erronkeak. Esamolde bat aukeratu, bideo original bat egin eta #botaba traolea erabilita Instagramera igon, besterik ez da egin behar.


Arauak eta baldintzak

• 16 urtetik gorakoa izatea.
• 18 urtetik beherako parte-hartzaileek gurasoen baimena egiaztatzeko orria bete beharko dabe parte hartu ahal izateko (bete hemen).

*Parte-hartzaile bakotxaren ardurea izango da lehiaketan parte hartzeko emondako datuak egiazkoak izatea.

• Instagramen @botabaerronka kontua jarraitu beharko dabe parte-hartzaileek.

• Bideoak @botabaerronka aitatuta eta #botaba traolea erabilita igon behar dira Instagramera.

• Bideoaren deskribapenean, erabilitako esamoldea idatzi behar da.

• Bideoak bakarrean zein taldean aurkeztu daitekez.

• Parte-hartzaile edo talde bakotxak nahi beste bideo igon leikez Instagramera.

• Parte-hartzaile edo talde bakotxak nahi beste kategoriatan parte hartu leike.

• Zehaztutako epeen barruan igon beharko dira bideoak Instagramera. Lehiaketarako ezarritako epe horreetatik kanpora jasotakoak ez dira kontuan hartuko sarietarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu