Munduan nagusi izango dan Txina (eta III)

Zigor Aldama 2018-10-24 10:17   Bidaide

Aurrekaririk bako industria birmoldaketa horrek erronka sozioekonomikoak be badakarz.

Txinaren ames nagusietakoa da punta-puntako gidaririk bako ibilgailuen sektorean lehenengoen artean ibiltea; berbarako, uri batzuetan tokiko enpresek aukerea dabe kotxeak baldintza errealetan probetako eta leku turistikoetan erabilteko; robotikea be arlo garrantsitsua da, batez be aeroespaziala eta hor be burrukan dabiz abiazino komertzialean Boeing eta Airbus konpainiakaz eta helburu nagusia 2030. urtean Martera heltzea da. Bioteknologian be asmo handiak ditue, herritarren zahartzeak osasun arloa suspertu dau eta hori be lehentasuna da. Azken hamarkadotan, abiadura handiko trenen arloan be munduko aurreratuenak dagoz Txinan eta sarea munduko handienetakoa da, mobikortasun handiko herritarrak sano pozik dagoz eta datu legez baino ez bada be, planeta osoak baino metro linea gehiago zulotuten ditu. Aitatu bideetatik Txinan diseinau eta eregitako trenak dabiz eta gaur egun mundu mailan lehia handia dago trenbide-kontratuen lizitazinoetan.

Halan da be, aurrekaririk bako industria birmoldaketa horrek erronka sozioekonomikoak be badakarz. Eta hori badakie ondo Huaxiko altzairugintza lantegietan, ingurumenean eragiten daben kalteagaitik zarratzeko zorian dagozanetako bat; sektorean gaitasun larregi dago eta aurreikuspenen arabera, datozen urteotan hiru miloe lanpostu galduko dira. Ingurumenaren arloko arautegiak nahitaezkoak dira kutsadureari aurre egiteko baina egokitzapen proiektuak oso karuak dira eta holako negozioak ez dira bideragarriak autortu dau izenik emon gura izan ez dauen enpresako arduradunak.

Manufactura sektorea be ez dabil ondo. Eskulana eta materialen kostuak sano karutu dira, automatizazinoa indarra hartzen dago eta gazte asko langabezian itxiko ditu. Kultura iraultzea (1966-76) bizi genduanon trebakuntzea handiagoa dan arren Txinan, mundu guztiak ez dauka aukerarik injinerua edo zientzialaria izateko. Baina egungo soldatakaz, enpresariok derrigor erosi behar ditugu makinak produktibidadean gora eta beharginen kopuruak behera egin daian azaldu dau Qian Anhua-ek, Antex erropa enpresako buruak. Hangzhou urian dauen enpresan argi ikusten da robotak gizakien aurretik dabizela; produkzino lantegi erraldoian, ehundazak behargin agiri dira josteko makinatik burua altzau barik beharrean, hortik milaka kilometrotara bizi diran emakumeen barruko erropak egiten.

Halan da be, beste areto batzuetan jente gitxi dago. Lehen behargin gehiago egoan erropagintzan eta egun makinak erabilten dira; patroiak ordenagailuen teknologia erabilita ebagiten dira azaldu dau Qian-ek. Horri esker produkzinoan gora egin dogu beharginen kopurua nabarmen murriztu arren. Formula bideragarri bakarra da lantegia Vietnam eta Kanbodia lako herrialde merkeagoetara eroan ez deien zehaztu dau.

Automozinoan be bardin antzean: Orain urte batzuk eskulana zan oinarria baina egun automatizazino prozesuak jarri doguz martxan beharginak murriztu eta kostuak gitxituz kalidadea hobetzeko adierazo dau Baoding-ek, Great Wall negozio internazionaleko buruak, SUV eta pick-up segmentoetan ibilgailu egile handinetako buruak.

Lantegi horretatik mila kilometrora, Ningbo-ko kanpoaldean, Geely marka txinatarrak azken teknologiagaz hornidutako instalazinoak eregi ditu. Barruan, eregiten dituen ibilgailuak sabaian kokatutako errailetatik alde batera eta bestera eroaten ditue eta behargin askorik ez da ikusten. Prozesu gehienak roboten esku dagoz. 2010. urtean Volvo erosi genduan eta aurrerago Londreseko taxiak eregiten dituan enpresea. Enpresa horreen kudeaketan ez gara sartzen baina Txinako merkaduan sartzea erraztu deutsegu eta euren behar egiteko modua ikasi dogu autortu dau Geely-ko buruorde Yang Xueliang-ek. Orain jakin badakigu Txinako produktuen kalidadea ez dala txarra baina jakitun gara 'made in China' etiketearen konnotazino negatiboak desagertarazoten denporea beharko dala adierazo dau.

2007. urtean, Kunshan-en Mondragon Taldeak edegi eban industria parkeak be bikain erakusten dau Txinan bizitako eraldaketea. Proiektuan sartutako lau kooperatibetatik bik, Wingroup-ek eta Orbea-k zarratu egin behar izan eben; Oiarso enpresea baragarri dabil eta Orkli da bizirik eta beharrean dabilena. Baina parkea hazi egin da eta Euskal Herritik kanpoko enpresak be sartu dira.

Herrialdeak ez dauka zerikusirik orain 27 urte, heldu nintzanean, ezagutu nebagaz autortu dau Andrés Egañak, Ormazabl Taldeko Eragiketa zuzendariak. Txina merkatu handia da egun eta badagoz aukerak baina lehia handia bizi dogu, gogor burrukan egin behar da dagoeneko Txina ez dalako 'Dana ehunean' herrialdea. Kalidadea asko hobetu dabe eta horretan dabiz. Txinan dagoz bihar-etziko sasoia eregiten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu