'Viaje al cuarto de una madre'
2018-10-23 12:13 Zinema kritikakZer kontau badaki ondo, gidoia sano bikaina da eta aktoreen-zuzendaritzea oso zehatza. Zertarako gehiago.
- Zuzendaritzea eta gidoia: Celia Rico.
- Aktoreak: Anna Castillo, Lola Dueñas, Pedro Casablanc.
- Herrialdea: España / Frantzia.
- Iraupena: 94 minutu.
- Generoa: Dramea.
- Balorazinoa: 4/5
Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian Gazteriaren Saria eroan eban film honek meritu asko ditu. Hasteko, egunerokotasuna islatzen dau, jazoera handirik bako egunak, ama baten eta alaba baten arteko hartu-emonen hauskortasuna, banatzeko beharra, besteari min egiteko bildurrak. Oso kontu gatxa, are gehiago Celia Rico lako debutante batentzat.
Eta hau guzti hau oso elementu gitxigaz kontetan dau Ricok. Emakume bi eta hil barria dan aitaren ausentzia hirugarren protagonista dala. Eta pisu txiki bat, gotele eta mahai berontziduna, telebistea eta sukaldea. Isilaldiak, esaldi laburrak, komunikazinoa-inkomunikazinoa, iluntasuna, momentu intimoak, begiradak..., naturaltasuna nagusi.
Ezinbestekoa da holako istorio bat kontetako aktore oso onak izatea. Eta Ricok lortu dau, Anna Castilloren lanagaz eta, batez be, Lola Dueñasegaz. Dueñasek berea eginez handitu egiten dau bere personaia.
Dana da neurrikoa lan honetan. Zehetasunen bidez zelan kontetan dauen istorio bat maisu-ikasgaia da; diru barik, dekoratu barik, akzinorik barik...
Zer kontau badaki ondo, gidoia sano bikaina da eta aktoreen-zuzendaritzea oso zehatza. Zertarako gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!