Andere Arriolabengoak eta Irati Andak txapelketarako lehen txartelak irabazi ditue

Bizkaie! 2018-10-23 08:16   Bertsolaritzea

Arriolabengoa eta Anda zuzenean sailkatu dira 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea osotzeko.

Asteburu honetan, zezeilean hasiko dan 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehen eta bigarren kanporaketak jokatu dira Maeztu eta Izorian. Bost kanporaketa izango dira eta horreetataik 13 bertsolari sailkatuko dira 2019ko txapelketarako. 2017ko txapelketako finalistak sailkatuta dagoz zuzenean. Lehen txartelak Andere Arriolabengoak eta Irati Andak eskuratu ditue. Kanporaketa bakotxeko irabazlea zuzenean pasauko da eta ganerako 8ak puntuazinoaren arabera.

Maeztuko kanporaketan Oier Suarez gai-jartzailearen eginduetara kantau eben 6 bertsolariek. Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu da txapelketarako. Bertsolariek lortutako puntuazinoak ondorengoak izan ziran: 165 puntu Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte 161 puntu, Unai Anda 160 puntu, Izar Mendiguren 158 puntu, Manu Bendala 154,5 puntu eta Unai Gomez 148,5.

Izorian jokatutako bigarren kanporaketea, Lierni Altuna gai-emoileak gidatu eban. Irati Andak lpilatu eban puntu gehien eta beraz txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak ondokoak izan ziran: Irati Anda 169 puntu, Paula Amilburu 157 puntu, Unai Bengoetxea 152 puntu, Asier Rubio 150,5 puntu, Markel Yoller 144 puntu eta Mikel Martin 132.

Aste honetan egingo beste hiru kanporaketa erabagigarriak. Hurrengoa, urriaren 26an, barikuan, iluntzeko 20etan Bastidako Kultur Etxean. Laugarren kanporaketea, zapatuan, hilaren 27an, Aguraingo Zabalarte gunean arratsaldeko 17:30ean. Azkenik, bosgarren eta azken kanporaketea, domekan, urriaren 28an, 17:30ean, Murgiako Udaletxean; hor erabagiko da 18kotea.

Txapelketea 2019ko zezeilaren 2an aurkeztu eta finala martiaren 30ean izango da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu