Nazinoarteko zientzialariek Historic Site izentau dabe Bergara

Bizkaie! 2018-10-22 07:25   Kulturea

Zientziaren Leku Historiko izendapena jaso dau Bergarak Europako Fisika Alkartearen eskutik.

Laboratorium Museoan izendapena ziurtatzen dauen plakea desestali dabe Elena Lete Bergarako alkateak eta Europako Fisika alkarteko, EPSko presidente Rudiger Vossek, Iñigo Urkullu lehendakariaren, Markel Olano ahaldun nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, EHUko eta beste hainbat erakundetako ordezkariez inguratuta. Are gehiago, EPSren bitartez Euskal Herrira etorritako 80 zientzialari be izan ditue izendapen historiko honen lekuko.

Horren ostean, nazinoarteko, Euskal Herriko eta Gipuzkoako erakundeetako ordezkariek zein Bergarako herritar ugarik -tartean udalerriko alkate ohiek- Seminarixoa bete dabe; han izan da izendapen ekitaldia, eta horreetan guztietan goraipatu da Elhuyar anaiek egindako aurkikuntzea, Real Seminarioak izan eban eragin ukaezina, eta ezagutzak lurraldearen garapena haupostzeko dauen garrantzia. Hurrenez hurren, Elena Lete Bergarako alkateak, EPSko presidente Rudiger Vossek, Markel Olano ahaldun nagusiak, Pedro Miguel Etxenikek eta Iñigo Urkullu lehendakariak hartu dabe berbea, Jakiundeko presidente Jesus Ugaldek gidatuta. Etxenikene egindakoa izan da berbaldi anitzena, eta izan dau zientifiko-dibulgatibotik, historikotik, baita hunkigarritik be.

Elena Lete alkateak nabarmendu dau ezagutzeak, hezkuntzeak eta enpresek udalerrian alkar elikatzeko daben trebezia, eta horren emoitzak azpimarratu ditu; txalotu ditu herritar, politikari eta boluntarioak urteetan egindako lanagaitik; eskertu ditu EPS eta izendapen hau lortzeko ahalegin sutsua egin daben Donostia International Physics Center eta Pedro Miguel Etxenike; eta jasotako izendapena opa nahi izan deutse gure aurrekoei, Izan garelako izango gara!' lelopean.

Orain 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu barri bat sortu eban, gerora Wolframa deskubriduteko aukerea ekarriko ebana. Wolframaren aurkikuntzeari leku bereizgarri bat eskainiko behar jako, hori izan dalako Euskal Herri osoak bere ibilbide historikoan elementu kimiko barri baten aurkikuntzea. 


Wolframita

Seminarioko laborategietan elementu kimiko barri bat topau eben Elhuyar anaiek, Wolframa. Gogor lanean ibili ondoren, 1783ko irailaren 28an lortu eben Wolframa isolatzea; metal barri horri Wolfram izena emongo deutsagu, sortu dan materiaren izenetik sortua. Topautako elementu kimiko barriaren izena holan ezagutarazo eben Euskal Herriko Adiskideen Alkarteko Batzar Orokorrean aurkeztutako lanean.

Mundu mailan sona handiko aurkikuntzea izan zan, eta ganera, Seminarioak sustatzen eban irakaskuntza eta ikerketa lanen garaipen legez har daiteke.

Wolframa osoezaguna da, izan be, beroaren aurrean dauen erresistentzia ezinbestekoa izan da gaur egun etxeetan erabilten doguzan bonbilen funtzionamendurako. Era berean, Bigarren Mundu Gerran be aparteko garrantzia izan eban.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu