40.000 lagun Nafarroa Oinezen

Bizkaie! 2018-10-22 08:53   Euskerea berbagai

Egun zoragarria Altsasun, Nafarroa Oinez BIZI-teko.



Foruzaingoak emondako datuen arabera. 7.000 ibilgailu, 500 karabana eta autokarabana eta 85 autobus sartu dira Altsasun; beraz, 40.000 mila lagun inguru hurreratu dira Iñigo Aritza Ikastoleari babesa emoten. Ikastolako ordezkariek 2018ko Nafarroa Oinez egunaren oso balorazino ona egin dabe, bikaina izan da eguna, eguraldi ederragaz, eta jente ugari ibili da ibilbide osoan zehar. Ekintza guztiak arrakastatsuak izan dira baina antolatzaileek Umeen Uria eta Erronkea, Nafarroako ikastola guztietako taldeen arteko lehiaketea, kirol eta trebetasun probatan, nabarmendu nahi izan ditue.

Era berean, aurtengo erronka nagusia inklusibidadearen aldeko apustua izan dala kontuan hartuta, antolatzaileak pozik agertu dira helburuak bete diralako.

Iñigo Aritza ikastoleak eskerrak emon deutsee urte osoan Altsasun auzolanean ibilitako ehunka boluntarioei, eta ikastolearen proiektuari babesa emoten hurreratutako guztiei.

Altsasuko Iortia Kultur Gunean egindako ekitaldian, Txikiak Handi manifestua sinatu dau Guaixe Sakanako Astekariak, eta Iñigo Aritza Ikastola eta Pamiela argitaletxea omenduak izan dira. Azkenik, lekukoa Tuterako Argia Ikastolari igaro jako, Nafarroa Oinez 2019 antolatuko dauen ikastoleari.

Edozelan be, giro positibo horretan eragin dauen trafiko ezbeharra be nabarmendu behar da, izan be, Iñigo Aritza Ikastolako ikasle ohi eta komunidadeko kide 19 urteko Mikel, Jonan Apaolaza, ETBko Gaur Egun-eko aurkezlearen semea. Halan da be, egunari ahalik eta modurik egokienean aurre egin behar jakola ebatsita ekitaldiakaz aurrera egitea erabagi dabe antolatzaileek Mikelek berak eta familiak be holan gurako ebelakoan.

Altsasun egindako Nafarroa Oinezeko argazkiak ikusteko klik egin hemen.


Datorren urtean, Tuteran

Egunean zehar egindako omenaldien artean, langile guztiak eskertu eta saritu ditu Iñigo Aritza ikastoleak eta Miren Uztarroz artistearen eskultura bana jaso dabe.

Nafarroako Ikastolen Federazinoak, barriz, Pamiela argitaletxea saritu dau azken urteotan euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.

Horrezaz gan, Tuterako Argia Ikastolako ordezkariei pasa deutsie hurrengo urteko Nafarroa Oinez antolatzeko lekukoa.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu