Etorkizuna irudikatuz: nahi dogun gizartea, izango dogun gizartea

Bizkaie! 2018-10-05 10:00   Kulturea

Asmoak dira Euskal Herriko herritarroi eragiten deuskuen gaien aurrean gogoetea, alkarrizketea eta alkarbizitea sustatzea.

Urriaren 5ean ekin deutsie Eusko Ikaskuntzearen 100. urteurrenaren harian atondutako kongresuari. Lehenengo hitzordua Baionan izan da gaur; bigarrena Gasteizen (Urriaren 19an; hirugarrena, Iruñean (Urriaren 26an); laugarrena Bilbon (Zemendiaren 9an); bosgarrena Donostian (Zemendiaren 16an); eta seigarrena, eta azkena Oñatin (Zemendiaren 23an).

Proiektuaren asmoetako bat, Euskal Herriko herritarroi eragiten deuskuen gaien aurrean etenaldia, gogoetea, alkarrizketea eta alkarbizitea sustatzea da; baina baita, gizarteak berak balizko eszenario desiragarriak asmau eta kontetea, emoitza barritzaileak eta erabilgarriak lortzeko.

Hausnarketearen ondorioz sortutako edukiak eta emoitzak, erabat zeharkakoak izanik, prozedurea, Eusko Ikaskuntzearen ganerako eremuetara, euskal gizartera eta euskal erakundeetara itzultzea nahiko leuke.


Aurtengo Eusko Ikaskuntzearen 18. Kongresua

Antolatzaileek jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartzea erabagi dabe, ekitaldiaren ingurumeneko eragina murrizteko helburuagaz. Horretarako, zenbait neurri ezarri dira Eusko Jaurlaritzako Ihobe, Ingurumen Jarduketerako Soziedade Publikoa sortutako Erronka Garbia zigiluaren bidez. Modu honetan, ingurumen aldetik arduratsua eta jasangarria dan ekitaldia atondu gura izan da, eragile guztien partaidetzeagaz batera.

Jarraian, Eusko Ikaskuntzaren 18. Kongresuan martxan jarritako jokabide neurri nagusiak zehaztu dira: mogikortasunari jagokonez, garraio publikoaren erabilerea sustatzea ekitaldira bertaratutakoen artean; tokiko hornitzaileak eta produktuak aukeratzea; aurreko edizinoetako azpiegiturak erabiltea; eta
lekua birziklatzeko edukiontziakaz hornitzea eta hondakinen bilketa selektiboa bermatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu