Urriaren 31ra arte zabalik Argia Ereiten Sarirako hautagaitzak proponiduteko epea
2018-10-18 12:24 Euskerea berbagaiEuskerearen alde lan egiten daben lagunak edo erakundeak saritzea da asmoa.
Datorren urriaren 31ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren IX. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendutako erakunde, alkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.
Hautagaiak aurkezteko inprimakia www.getxo.eus webgunetik behera kargau eta euskara@getxo.eus posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da edo posta arruntez Euskera Zerbitzura.
Aurreko sariak
Lehen edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan, Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde egindako lanagaitik, hain zuzen be. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoan hizkuntzea sustatzen ibilteagaitik; hirugarrena San Nikolas ikastoleak jaso eban, 50.urteurrenean euskerazko heziketan egindako lanagaitik; laugarrena Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik; bosgarrena Gobela Ikastoleak irabazi eban, 50.urteurrenean; seigarrena, barriz, Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat izan zan, euskerearen alde egindako lana, eta batez be udalerrian orain 21 urte abian jarritako Berbalaguna autortzeko; zazpigarrena, barriz, Goñi familiarentzat izan zan, Getxogaso gasolindegian egindako lanagiatik eta zortzigarrena Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskerea sustatzeagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!