2018ko zazpi Euskadi Literatura sarietatik lau UPV/EHUko irakasleek jaso ditue

Bizkaie! 2018-10-18 10:40   Kulturea

Datorren zemendiaren 27an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan.

UPV/EHUko hiru irakaslek jaso ditue 2018ko zazpi 2018 Euskadi Literatura sarietatik lau: Eider Rodriguezek Euskerazko Ume eta Gazte Literatura jaso dau gaur, orain aste bi Euskerazko Literatura atalean nagusitu zala ezagutzera emon eta gero. Urte berean idazle batek sari bi jasoten dituan lehen aldia da. Era berean, UPV/EHUko beste irakasle bi be gailendu dira beste bi ataletan: Kepa Altonaga (Saiakerea Euskeraz) eta Santos Zunzunegui (Saiakerea Gaztelaniaz).

Eider Rodriguezek Santa Familia lanagaz irabazi dau Euskerazko Ume eta Gazte Literatura atala; urriaren 1ean, Bihotz handiegia lanagaz Euskerazko Literatura saria irabazi ebala ezagutzera emon zan. Saiakerea Euskeraz eta Gaztelaniaz ataletan Kepa Altonagak Patagoniara Hazparnen barrena lanagaz eta Santos Zunzuneguik Bajo el signo de la melancolía entseguagaz irabazi dabe, hurranez hurran.


Beste irabazleak:

• Literaturea Gaztelaniaz: Karmelo Caballero Iribarren, Mientras me alejo.
• Euskerazko Literatura Itzulpena: Irene Aldasoro, Gailur Ekaiztsuak (Emily Brontë).
• Euskerazko Saiakerea: Literatura Lanaren Ilustrazinoa: Yolanda Mosquera, La pequeña Roque (Guy de Maupassant).

Saridun bakotxak 18.000 euroko saria izango dau, eta beste 4.000 euro eskura leikez bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Datorren zemendiaren 27an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo dan ekitaldian. Egun horretan zazpi modalidadeetako irabazleak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu