Lau gune egongo dira Altsasuko 4,5 kilometroko ibilbidean

Bizkaie! 2018-10-18 07:55   Euskerea berbagai

Zirkuitua mobikortasun arazoak dituen personek errubera-aulkian egiteko modukoa izango da.

Urriaren 21ean, domekan, Bizi lemapean, Nafarroa Oinez hartuko dau Altsasuk, Iñigo Ariza Burundako lau herriei (Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia) zerbitzua emoten deutsen ikastolearen eskutik.

Aitatu lau guneetan, musika kontzertuak izango dira nagusi: Tximeleta, Zartako-k, Moonshine Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak... Xabi Sarria i el Cor de la Fera eta Ezetaerre taldeek katalanezko eta galizierazko doinuak eroango ditue.

Ganerakoan, lau kilometro eta erdiko zirkuitua, mobikortasun arazoak dituen personek errubera-aulkian egiteko modukoa izango da.

Horrezaz gan, kirolak be erakustoki nabarmena izango dau, eta robotika tailerra be izango da.

Bisitarien joan-etorriak antolatzeko, trafiko plana egokitu dabe lurralde bakotxetik joango diran ibilgailuak zirkuitutik hur aparkau deien, eta Renfek ohiko zerbitzua indartuko dau.

Azken buruan, antolatzaileek boluntarioen lana eskertu, eta gogora ekarri dabe jarrera matxistak eta erasoak baztertu egin behar dirala.


Agintari politikoak Nafarroa Oinezegaz bat

Ikastoleari eta Nafarroako ikastolei babes osoa adierazoteko, egunotan ordezkari politikoak izan doguz Iñigo Ariza ikastolako arduradunekaz, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Bingen Zupiria kultura sailburua. Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko buruak be babes osoa adierazo deutse nafarrei eta, zelan ez, orain egun batzuk Iñigo Arizako ordezkariak Nafarroako Parlamentura joan ziran eta erakundeko presidente Ainhoa Aznarezegaz batu ziran.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu