Udan 309.233 lagun joan dira Gaztelugatxera, 2017an baino % 2,94 gehiago
2018-10-17 08:07 KultureaBagilean % 35,93 hazi da bisiten kopurua.
Biotopo babestu horretan bisitariak sartzea kontroletako sistemak ezarri izanak lagunen joan-etorria ahalbidetu dau, ilara gitxiago izan da eta, horrenbestez, hobetu egin da bisitearen esperientzia. Bisita gehieneko hilebeteak abuztua (133.100 lagun) eta garagarrila (80.909) izan dira, baina abuztuan % 7,07 joan da behera kopurua. Gaztelugatxera hurreratu diran gehienak Estadutik etorritakoak izan dira (% 60,98), eta atzerritik etorritakoen artean (bisitari guztien % 24,11) gehienak frantsesak eta italiarrak izan dira. Behin betiko jarduketa plana zehazteko ekarpenen prozesua amaitzeko zain, Bizkaiko Foru Aldundia lanean dabil adimen artifizialaz lagundutako audio-giden sistemea ezartzen eta Gaztelugatxerako sarbidearen autobalidazinorako eta informazinorako elementuak jarten sarrera gune guztietan.
Online txartelaren sistemea ezarrita eta, aldi berean, Biotopo babestu honetara sartzeko guneetan sarrera horreek emoteko sistemeagaz, personak hurreratzea eta sartzea era mailakatuan egin dogu. Bagilaren eta irailaren artean, hile biak barne, 17 jardunalditan aurkeztutako proposamenean ezarritako 4.000 personen kopurua gainditu dogu. Gaztelugatxen bisitaririk gehien izan zan eguna abuztuaren 15a izan zan, 6.159 persona, hain zuzen be. Beste 16 egun horreetan kikili-makala gainditu zan Gaztelugatxe moduko ezaugarriak dituen esparru babestuetarako Europarc-ek jarten dauen erreferentziako 4.000 personako zenbaki hori, adierazo dau Elena Unzuetak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Jagoteko diputaduak. Diputatuak azpimarratu dau tokira etorritako hamar personatik lauk euren online ticketa atera dabela. 'Hain denpora motzean ratio horretara heltzeak argi erakusten dau sistemea finkatzen dagoala', esan dau gai horri jagokonez.
Gaztelugatxera jente gehien joan dan hilebeteak abuztua eta garagarrila izan dira baina udan zehar izandako gehikuntzarik handiena bagilekoa izan da, hile horretan % 35,93 hazi baita bisiten kopurua, 28.630 persona, hain zuzen be. Abuztuan, ostera, % 7,07 bajau da Gaztelugatxera hurreratu diran personen kopurua.
Gaztelugatxera heltzen diranen jatorriari jagokonez, gehienak (% 60,98) Estaduko beste lurralde batzuetatik datoz, % 24,11 atzerritik eta % 14,90 EAEtik; azken horreen artean bizkaitarrak dira gehienak (% 65,20), eta Estadukoen artean ugarienak dira Kataluniakoak (% 22,86), Madrilekoak (% 15,22), Andaluziakoak (% 10,60) eta Valentziakoak (% 10,47).
Gaztelugatxek mundu osoko 65 herrialdetako lagunen bisitak jaso ditu, baina % 80 hamar herrialdetatik datoz, hurrenkera honetan: Frantzia, Italia, Alemania, AEBak, Erresuma Batua, Holanda, Belgika, Argentina, Errusia eta Irlanda.
Beste alde batetik, bagilean, garagarrilean eta abuztuan 10.519 lagunekk erabili dabe Gaztelugatxerako Bizkaibus zerbitzua.
Bizkaiko Foru Aldundiak atondutako proposamenari hainbat eragilek ekarpenak egiteko batze-prozesua aurrera doan bitartean, Aldundiak Gaztelugatxeko bisitearen esperientzia hobetzeko pausuak emoten jarraitzen dau; esangura horretan, orain hiru arlo lantzen dago:
Oinezkoentzako pasealeku bat markau eta nabarmentzea Bakiotik Matxitxakoko itsasargiraino, Gaztelugatxetik be igarota.
Adimen artifizialaz lagundutako audio-giden sistemea. Sistema horrek ahalbidetzen dau Gaztelugatxera doan lagunak kontakizun bat entzuteko aukerea izan daian bisitan garrantzia daben zenbait gunetan, gailu mobikorra erabiliz (smartphonea edo tableta). Sistema hori web-orri batean oinarritzen da, handik eskaintzen baita kontakizun hori, hainbat hizkuntzatan.
Gaztelugatxerako sarrerearen autobalidazinorako eta informazinorako elementuak jartea sarrera guneetan. Sistema horrek sarrera guneetan bisitari ilarak sortzea ebitauko leuke eta kontroleko langileak askatuko leukez beste lan batzuetan jardun ahal izateko, esaterako bisitariei informazinoa emoten bisitearen gako diran elementuei buruz, gorabeherak kudeatzen edota tiketik barik doazenei ohartarazoten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!