Azkuna Zentroan artisten lanak proiektauko ditue atariaren pantailan
2018-10-10 13:00 KultureaLanak urriaren 10etik 14ra aurkeztuko ditue Bilbon.
Azkuna Zentroak Media Façade Academy, Arte eta Etiopia Teknologia zentroaren (Zaragoza), Dortmund U-ren (Alemania) eta Az-aren artean antolatutako programeak Andrea Tolosa-Cotoré, Juan Dies eta Victor Solanas-Diaz artistek Azkuna Zentroko atarirako egindako lanak aurkeztuko ditu urriaren 10etik 2018ko urriaren 14ra.
Media Façade Academy egonaldien programea Europako smARTplaces proiektuan sartuta dago. Diziplina askotako artistek, profesionalek eta ikasleek euren burua atontzen dabe, neurri handiko euskarri digitaletan jarteko moduko pieza argitarabakoak sortu eta garatzeko, esate baterako, Az-ko Eguzkiaren Pantailea, Etopia zentroko fatxadea edo DoUko pantailetarako.
Etopian izan zan Media Façade Academy egonaldiaren aurreko edizinoan parte hartu ebenei zabaldutako deialdia egin ondoren, epai-mahai espezializatu batek hiru proiektu horreek aukeratu zituan. Artistek Az-n parte hartuko dabe egonaldi artistiko honetan, eta Jaime de los Ríosen aholkularitzea izango dabe lan egiteko.
Egonaldiaren emoitzea urriaren 10ean aurkeztuko da, 18:30ean, Jaime de los Ríosek gidatuta Bastida Aretoan izango dan bileran. Urriaren 10etik 14ra bitartean, pieza artistikoak Eguzkiaren Pantailan egongo dira erakusgai, eten barik.
Gailu digitalak arterako euskarri legez
Az-ko Eguzkiaren Pantailea gaitasun estetiko eta komunikatzaile handikoa da, eta, aldi berean, oihal indartsu eta argizko eskultura handi bat da. Milaka bisitari hartzen ditu egunean, eta Arterako euskarri diran gailu digitalen idea irudikatzen dau. Espazio publikoan dauen izakerea ikusita, eta eten barik mobiduten dan oihala izatea, haren forma karratua, dimensinoa eta isla eta Atariko koloreen kolonizazinoa aintzat hartuta, objektu-leku berezia eta indartsua da Eguzkiaren Pantailea.
Honen moduko Media Façade batean esku hartzeko, errespetua izan behar da. Personak dira espazioaren legezko jaubeak, eta, beraz, ondo jakin behar dogu kanpoaldean jarritako artelan bat munduari egindako erregalua dala. Zeozelako konpromisoa izan behar dau bere garaiagaz eta desioakaz, eta, ahal bada, parte hartu behar dau herritarren ongizate intelektuala lortzeko.
Horregaitik, upealakoa da ikustea zelan lortu daben hori artista honeek, euren ohiko egikeren eta tekniken emoitzea diran jatorrizko artelan batzuen bidez. Juan Diesek Budapesteko kaleetan egin eban proiektu bat hartu dau barriro, oso proiektu piktoriko bat, eta, aldi berean, pantailea bederatzi azpioihaletan zatitu dau bera aurkezteko. Holan, proiektuak beste dimensino bat hartzen dau, komikiaren kulturea gogora ekarrita, orain mobimentuan. Víctor Solanas-Díaz pintore eta musikari gipuzkoarrak Atariko pantailea abiarazo dau, erritmo askotako eta pantailaz haragoko artelan bategaz, oihal digitalaren kanpoan eta barruan, modu ia performatibo batean. Andrea Tolosa artista multidisziplinarioak bere jakintzea erabilten dau, marrazketa analogikoa eta etxeko teknika grafikoan dauen esperientziaren bidez Eguzkiaren Pantailea aktibetako. Teknologia garaikidea erabiltea estetikea sortzeko baita Arte Digitalaren premisa handietako bat. Gizakiek klasikoagoak diran diziplinak hartu izan doguz artetzat, besteak beste, eskulturea edo marrazketea, eta oraindino ez dogu telebista bat erabilten, koadro lez jarri eta ilustrazino infinitu bat erreproduziduteko. Beharbada, teknologia arteagaz lotzea falta jaku. Orain, forma barriak, ikuspegi barriak, arte barriak sortzeari ekin behar deutsagu, idazteko eta komuniketako erabilten ditugun tresnakaz.
Jaime de los Ríos, Media Façade proiektuko koordinatzailea Az-n.
Andrea Tolosa-Cotoré (Zaragoza) – Ez itxi inork zure burua menperatzen. Zaragozako Arte eta Lanbide Eskolan prestakuntzan jasotako artista multidisziplinario honek grafismo digitala, 2D animazinoa, eta zientzia eta teknologia ditu eremurik gogokoenak. Etopiako fatxada digitalean esperimentau dauen parte-hartzaile bakarra da, EncuentraZos programan prestakuntzea jaso ebanean egin ebalako.
Juan Dies (Zaragoza) – CYMKOOLA. Diseinatzailea, argazkilaria eta ilustratzailea. Haren lanak gerrillako marketina, pertzepzino bisuala eta arte urbanoa ditu ardatz, eta Fluxus mobimentua da haren gida espirituala. Oola arte urbanoko proiektu artistiko-sozio-kulturalaren sustatzailea da (off/online actions-en akronimoa).
Víctor Solanas-Díaz (Zaragoza) – Five Intermessions. Zaragozan bizi dan artista gipuzkoarra. Haren azken urteetako lanek erreferentzia-puntu nagusi hau dabe: denporearen analisia eta denporea neurtzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!