Unibersidadeko ikasleentzat merkeagoa da Guggenheim Museoaren Lagun izatea

Bizkaie! 2018-10-10 09:51   Kulturea

Deustu, Mondragon eta EHU unibersidadeetakoek 5 euroan atera leikie urteko txartela.

Bilboko Guggenheim Museoaren mendeurrenaren kontura sinatutako akordioaren arabera, Deustu, Mondragon eta EHUko ikasleek merkeago eskuratu ahal izango dabe Museoen Lagunen txartela, bost euroan hain zuzen be. Ikasleen ohiko prezioa 20 eurokoa da, hortaz, % 75eko deskontua egingo deutsie.

Museoan sartu baino lehen, galdetegi bat bete eta ikasturte honetan hiru unibersidade horreetako baten matrikulauta dagozala dinoan agiria erakutsi, besterik ez dabe egin behar txartela eskuratu nahi dabenek. Momentu horretan bertan emongo deutsie txartela, eta abantailak aprobetxau ahal izango ditue urtebetez.

Aurreko ikasturtean erantzun ona izan eban Guggenheim Museoaren eta hiru unibersidadeen arteko hitzarmenak. 1.900 ikaslek atera eben deskontudun txartela (danetara, 18.000 Museoaren Lagun daukaz Guggenheimek). Aurten, ekimena sendotu gura dabe. Helburu bikotxa dauka kanpaineak: Ikasleak museoko erakusketak ikusten joatera animetea; eta Guggenheimek antolatutako jarduera kulturaletan parte hartu deien laguntzea.

Museoaren Lagunen txartelak abantaila ugari ditu:

- Museoan nahi beste bidar sartu leitekez txartela indarrean dabenak.

- Bisitaldi gidatuak eta audiogidak doban ditue.

- Jarduera batzuetan deskontuak daukiez.

- Eskari handiko jardueren sarrerak aurretiaz erreserbau leikiez.

- Museoen Lagunentzako jarduera bereziak antolatzen dira.

- Deskontuak museoko denda, taberna eta jatetxeetan.

- New York eta Veneziako Guggenheim museoetan doban sartu leitekez.

- Bilboko Arte Eder Museoan eta Euskal Museoan prezio erdia baino ez dabe pagau behar.

- Arriaga Antzokiko eta BOSen ikuskizun batzuetan deskontuak ditue.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu