Zemendiaren 20an, #txiotesia4

Bizkaie! 2018-10-10 08:11   Euskerea berbagai

Euskerazko tesiak twitterreko sei mezutan zabaltzeko lehiaketearen laugarren edizinoa izango da.

Aurreko edizinoko irabazleak, Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa (argazkia: Unibertsitatea.net) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zemendiaren 20an egingo dabe Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketearen laugarren edizinoa, UEU-k eta Unibertsitatea.net atariak jakitera emon dabenez. 2015 eta 2018 artean tesia euskeraz aurkeztu dabenek edo tesia orain egiten dabizanek hartu leikie parte. Twitter sare sozialaren bidez, euren tesiaren laburpena egin behar dabe, sei txiotan, #txiotesia4 traola erabilita.

Epaimahai batek balorauko ditu mezuak, erespide biren arabera: Ulergarritasuna eta originaltasuna. Holan, aurtengo edizinoan sari bi egongo dira. Batetik, mezurik ulergarrienari 500 euro emongo deutsiez. Bestetik, originalenari, 300 euro. Unibertsitatea.net atarian alkarrizketea egingo deutsie irabazle biei eta, ganera, parte-hartzaile guztien txioak webgune horretako Txiotesia atalean gordeko ditue.

Hortaz, ikertzaileek hilabete pasautxuko tartea daukie euren tesia sei mezutan zelan laburtu asmatzeko. Zemendiaren 20ra bitartean, epaimahaikideak nortzuk izango diran eta sari banaketea noz izango dan jakin eragingo dabe antolatzaileek.

Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketearen helburua da ikertzaile euskaldunek egiten daben lana gizarteratzea, eta lan horren atzean dagozanei izen-abizenak ipintea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu