Eli Pagolak irabazi dau Hernandorena txapelketea
2018-10-08 07:59 BertsolaritzeaHazparnen jokatu dabe finala sei bertsolari gaztek.
Irailaren 14an hasi zan, Hendaian, Hernandorena Bertso Sariketea. Hiru finalaurreko jokatu ziran eta bakotxeko bi onenak pasau ziran finalera. Txapela irabazteko ahaleginean, honeek sei bertsolariak egon dira oholtzan Hazparneko Ttattola gaztetxeko azken saioan: Asier Galarza, Aitor Servier, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube, Maialen Akizu eta Eli Pagola.
Zortziko handian, zortziko txikian, puntu biri erantzuten, berba bati bertso bana (hamarreko handian gehienez), eta hamarreko txikian, horreetan ariketetan ibili dira sei finalistak. Buruz burukora Eli Pagola eta Jon Gurrutxaga pasau dira, eta azken zati horretan, mainontzi ariketea egin behar izan dabe, baita bakarkako lana be, kartzelakoan. Azkenean, Eli Pagolak jantzi dau txapela.
Teodoro Hernandorenaren senitartekoek eskainitako sariak, Maite Deliart EKEko ordezkariak eta Xumai Murua Bertsularien Lagunak alkarteko lehendakariak emon ditue. Irabazleari txapela Xabier Hernandorenak jarri deutso.
Hazparneko finaleko aurkezlea Julen Vrignon izan da. Epaileak, honeek: Abel Zabala, Eneko Bidegain, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!