Euskaraldia mundura zabalduko dau Etxeparek

Bizkaie! 2018-10-05 13:22   Euskaldunak munduan

Hamaikako bi sortu ditue, atzerriko unibersidade eta euskal etxeetarako.

Euskera eta Euskal Kultura Irakurleen Hamaikakoa (argazkiak: Etxepare) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra egingo dan Euskaraldiaren erakunde sustatzaile da Etxepare Euskal Institutua. Euskal Herritik harago euskerearen aldeko ekimen hau zabaltzeko ardurea hartu dau, lekuan lekuko egoerara egokituta, atzerrian euskeraz dakien edo ikasten dabizanen artean erabilerea indartzeko asmoz.

Euskaraldia mundu zabalean bultzatzeko, hamaikakoak egingo ditu Etxeparek, euskal etxeen eta unibersidadeen laguntzinoagaz. Lehenengo biak prest ditu. Hamaikakoetako bat, euskerea eta euskal kulturea atzerrian erakusten daben irakurleena da. Bestea, Hego Amerikako hamaikakoa.

Hamaikako bion funtzinoa hau izango da: Etxepareren irakurletza sarean eta euskal etxeetan Euskaraldiaren enbaxadore izatea, euren eremuetan ikasleei, lankideei eta abarrei ekimenaren barri emotea, zemendiaren 23tik abenduaren 3ra erabilerea bultzatzeko ekintzak antolatzea eta ikasleak aktibetea.

Hau da Euskera eta Euskal Kulturako Irakurleen Hamaikakoa:

- Aitor Arruza (Varsoviako Unibersidadea)

- Mireia Orbegozo (Universidad Católica de Chile eta Universidad de Chile)

- Denis Almandoz (Brnoko Masaryk Unibersidadea)

- Xabier Azpillaga (Moskuko Lomonosov Unibersidadea)

- Maia Ossa (Helsinkiko Unibersidadea)

- Amaia Orbe (Berlingo Freie Unibersidadea)

- Iñaki Alfaro (Boloniako Unibersidadea eta Venezia Foscari Unibersidadea)

- Estitxu Irisarri (Paueko eta Aturrialdeko Unibersidadea, UPPA)

- Irati Bravo (Konstanz-eko Unibersidadea)

- Unai Nafarrate (UCLA)

- Diana Palenzuela (Chicagoko Unibersidadea)

Bestetik, Hego Amerikako Hamaikakoa honakoa da:

-Rocio Basterra - Viedma (Argentina)

-Andrea Bella - Montevideo (Uruguai)

-Beatriz Etchegaray - Viedma eta Patagones (Argentina)

-Begoña Tisera - San Nicolás (Argentina)

-Beatriz Poume - Tandil (Argentina)

-Martin Zabalza - Montevideo (Uruguai)

-Alfredo Laborde - Tres Arroyos (Argentina)

-Lautaro Pincheira - Mendoza (Argentina)

-Alvaro Montes de Oca - Santiago (Txile)

-Marcial Agostini - La Plata (Argentina)

-Florencia Deniz - Villa Maria (Argentina)

Hego Amerikako Hamaikakoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu