Urkulluk, Uriartek eta Olanok Kilometroak 2018ko ordezkariak hartu ditue

Bizkaie! 2018-10-03 10:46   Euskerea berbagai

Zubigintzea eta lankidetzea ezinbesteko balioak dira euskerearen erabilereari eta hizkuntza bardintasunari bultzada barri bat emoteko.

Zu2ak1tuz lemapean, Urretxu-Zumarragan egingo dan Kilometroak 2018 jaia ospatzeko egun gitxi falta diranean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Urretxu-Zumarraga Ikastolako ordezkariak hartu ditue Lehendakaritzan. Bertan izan dira Argiñe Artolazabal Ikastolako lehendakaria, Montse Alkorta zuzendaria, Nekane Artola Kilometroak Kultur Erakundeko presidentea eta Igor Elortza EHIko idazkaria.

Jaiaren antolatzaileek urriaren 7an Urretxu eta Zumarragara hurreratzeko gonbita egin deutsee agintariei.


Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek harrerea egin deutsee Kilometroak jaiaren antolatzaileei


Ekitaldian izan dira Iakes Antia Urretxu-Zumarraga Ikastolako lehendakariordea, Montse Alkorta zuzendaria, Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Bardintasuneko zuzendaria eta Igor Elortza EHIko idazkaria.

Markel Olano diputadu nagusiak jaian parte hartzeko deia egin deutsee gipuzkoarrei, euskerearen eta hizkuntza bardintasunaren aldeko lanak herritarron arteko zubiak eta alkarlana sendotzea beharrezko egiten dauelako. Era berean, babes eta atxikimendu osoa adierazo deutsoz euskerearen eta ikastolen aldeko ekimenari eta Urretxu-Zumarragako Ikastolak bere-berea dauen lankidetza eredua goraipatu dau. Hainbat alorretan Urretxu eta Zumarragaren artean jorratutako alkarlana eredugarria da, diputatu nagusiaren eretxiz, Ikastolearen jatorria eta ibilbidea da horren lekuko. Zubigintzea eta lankidetzea ezinbesteko balioak dira euskerearen erabilereari eta hizkuntza bardintasunari bultzada barri bat emon nahi badeutsagu. Kilometroak jaialdiak aukera parebakoa eskainiko deusku alkarlanaren konpromisoa barritu eta hizkuntzea bizibarritzeko lanean pausu gehiago emoteko beharra aldarrikatzeko, adierazo dau Olanok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu