Memoriaren Plaza erakusketea urriaren 3ra arte zabalik Amorebieta-Etxanon
2018-10-02 09:36 KultureaMemoriaren Plazea 18 herritan egin da, eta orain arte 34.300 lagunek hartu dabe parte.
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzearen eta Giza Eskubideen Institutuak Amorebieta-Etxanoko Memoriaren plazearen erakusketea, hiru egun gehiego, urriaren 3ra arte zabalik egotea erabagi dau, orain arte sekulakoa harrerea izan dauelako. Beraz, nahi dauenak, 2016tik memoriaren inguruan herritarrek parte hartzeko proiektua bisitau ahal izango dau. Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 18 herri nagusienetan egon da, baita uriburuetan be. Helburua, Euskadin azken urteotan jazotakoei buruzko lekukotzak batu eta azaldu, memoria anitza eta partekatua eregiteko asmoz.
Erakusketea zabalik dago Herriko Plazan hurreratu nahi daben guztientzat. Erakusketatik milaka persona pasau dira, baita bigarren hezkuntzako 500 ikasle baino gehiago be. DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleek antolatutako hezkuntza tailerretan parte hartu dabe; esperientzia esanguratsua eskaini jake Memoria eregiteko giltzarriak ezagutu eta gogoeta kritikoa egin deien.
Memoriaren Plaza ekimena hasi zanetik -2016ko zezeilean Bilbon egin zan lehenengoz- Memoriaren Plaza 18 herritan egin da, eta ondokoak dira datuak: 34.300 lagunek hartu dabe parte eta horreetatik 4.600 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, eurentzat programautako tailer didaktikoetan parte hartu dabenak.
Helburuak dira memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eregitako gogoetea sustatu; herritarrei euren memoria-lekukotzea ixteko espazio bat eskaini; memoriak udalerrien eremuan landu, eta dinamikak sustatu iraganari buruzko gogoeta kritikoak konpartiduteko; eta Gogora Institutua ezagutarazo eta herritarrakana hurreratu.
Erakusketagunea
Honako gune honeek izango ditu:
• Lekukotzak grabetako eremua: erakusketara bertaratutakoek euren memoria-lekukotzea in situ grabetako aukerea izango dabe.
• Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango ditue, bai eta terrorismoaren biktimenak be.
• Proiekzino eta debate eremua: zenbait dokumental proiektauko dira eta mahai–ingurua be bertan egingo da.
• Mezuen horma-irudia: bertaratzen diranek mezua horma-irudian idatzi ahal izango dabe.
Memoria Plazearen aurrekariak
Gogora Institutua testigantzak batu eta ezagutarazoten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozinoak batzen ibili da. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon, Irunen, Beasainen eta Galdakaon egon da.
Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri dagoz hurrengo estekan: https://goo.gl/lEJ8Xv
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!