Nafarroa Oinez 'Bizi'
2018-06-01 16:12 Euskerea berbagaiBideoklipa Ikastolan auzolanean sortutako lanari esker bideratu da.
Aurten inklusibidadeari emon nahi jakon lekua eta indarra azpimarratu guran kantuaren berbetan danen parte hartzea nabarmentzen da; Jon Maia, berben egileak, hasiera hasieratik baietz esan eutson Iñigo Aritza Ikastolako proposamenari.
Horretarako Eneko Gartziandiak, Jon Mortzillok eta ikastolako guraso eta musikari talde batek atondu eban musika eta Maiaren esku jarri, honek berbak egokitu ahal izateko.
Bideoklipari jagokonez, Ikastolan auzolanean sortutako lanari esker bideratu da; Oier Albiztur, Ikus-entzunezko komunikazinoan dabilen profesionalak hartu eban ideari itxurea emoteko ardurea. Berak zuzendu dau bideoklipa eta berea izan da muntaia egiteko lana. Aitor Beramendiren laguntzinoa izan dau zeregin horretan.
Bertan azaltzen diranak gehien bat ikastolako ume, guraso eta irakasleak dira. Ganera Josefina Arregi klinikako langileak dagoz, Bokalan biak bat alkartekoak, Ibili, Once eta Eunate alkartekoak, Ezkurdia eta Zabaleta pilotariak edota Fran Urias eta Pello Reparaz abeslariak.
Kantu eta bideokliparen aurkezpenean aitatutakoaz gan Josu Reparaz, NIE-ko zuzendaria eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza ikastolako zuzendaria izan dira. Azken honek gogoratu nahi izan dau, hain zuzen, manifestazino garrantzitsu baten bezperan egiten dala aurkezpena, euskerearen inposizinoa salatu nahi dauen manifestazinoren atarian. Horren aurrean Iriartek esan dau euskerari bizirik eustea danon ardurea dala eta bihar Iruñeko kaleetan egongo diran aldarri horreen gainetik, guztion eskubideak aldarrikatzen dituan legedi bat eskatu nahi dogu, euskerearen lege bat ezinbestekoa jaku, herritarren hizkuntza eskubideak bizitokiaren arabera zapalduko ez dituana. Horren harira Oinez-aren leloa ekarri dau gogora, Bizi, eta modu horretan, era baikorrean hartu behar dala hizkuntzea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!