Oinez Basoa ekimena sinatu dabe Altsasuko Udalak eta Iñigo Aritza Ikastoleak
2018-07-20 15:55 Euskerea berbagaiOinezaren zortzigarren basoa abian da. Altsasuko Udalak eta aurten Nafarroa Oinez antolatzen dauen Iñigo Aritza Ikastoleak akordioa sinatu dabe Usolarrain eremuan Basoa Oinez ekimena garatzeko. Balio handikoa da ingurua altsasuarrentzat, deskantsua hartzeko espazioa izateaz gan naturearen konserbazinoagaz eta ingurumen hezkuntzegaz bateragarria izateko aukerea emoten dauelako.
Udalaren laguntzaz aurrera eroango dan ekimenak hainbat arlo jorratu nahi ditu: arbolak landatuko dira, sagu-zaharrentzat habia-kutxak kokatu eta Txuspo Poyo artistearen Arbola-etxea barriztauko da. Ganera basoaren interpretazinoan lagungarri izango diran hainbat kartel jarriko dira, bertakoek zein bisitariek ulertu eta ikasi deien ingurumena jagoteak dauen garrantzia.
Sinaketa ekitaldian Javier Ollo, Altsasuko alkatea, Mikel Asiain, Nafarroako ikastolen Alkarteko presidentea eta Eneida Carreño, Iñigo Aritza Ikastolako presidentea izan dira.
2018ko edizinoak jarraipena emon nahi deutso 2008an jaiotako proiektuari. Urte honeetan guztietan zazpi baso sortu dira, Arbizu, Tafalla, Zangoza, Tutera, Baztan, Andosilla-Sartaguda eta Lesakan. Hamar urteko ibilbide horretan, 47.000 mila arbola baino gehiago landatu ditue Nafarroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!