Gorpuzkingz, Willis Drummond, Hesian, Voltaia, La Basu eta Erasoren kontzertuak iragarri ditue
2018-10-01 08:01 Euskerea berbagaiEraldaketa pedagogikoan dago ikastolea eta barrikuntzearen prozesurako erabiliko dabe urriaren 7an batuko daben dirua.
Zubiak batuz lemapean, batzeko eta hartu-emonak sendotzeko asmoz, Urretxu-Zumarraga Ikastoleak upealako egitaraua atondu dau Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako, urriaren 7rako.
Hirugarrenez hartuko dau Urretxu-Zumarraga Ikastoleak Kilometroak jaia; aurretik, 1985ean eta 2002an egin eben jaia herri bietan. Gaur egun, eraldaketa pedagogikoan dago ikastolea, eta eredu barrira egokitzeko barrikuntzak egiten dabiz. Udan, LH eta DBHko lehen zikloko guneak moldatu ditue, eta barrikuntzearen prozesurako erabiliko dabe urriaren 7an batuko daben dirua.
Berrikuntzaren aldeko apustua berresteaz gainera, Urretxu-Zumarraga Ikastolak gogora ekarri du Kilometroak jaiaren helburua euskerea bultzatzea dala, eta nabarmendu dabe egitasmoaren bidez erabilerea zabaldu eta indartu nahi dabela.
Ekitaldi ofizialez gan, umeeizuzenduriko hainbat ekintza izango dira ikastolan. Sormen, henna, saskigintza eta zientzia tailerrez gan, Imanol Ituiño magoa, 3zpa4, Erromeria.eus eta Kantukolore ikusteko aukerea izango da. Goiz osoan, ganera, herri bietako lagun taldeek gastronomia lehiaketea egingo dabe.
Zumarragako plazea ibilbide osoko gune handiena izango da, Zelai Arizti parkea eta Lizeoa be hartuko baititu bere barruan. Aniztasun tailer eta olgetek beste kultura eta ohitura batzuk ezagutzeko aukerea emongo deuskue. Horrezaz gan, Euskal Herriko jantzak, olgetak eta kirolak be izango dira.
Eguerdian, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak euskal kantu eta doinuakaz alaituko ditu plaza eta inguruak. Ez da, ostera, musika eskaintza bakarra izango. Trikuarri, Tiktara, Hiri Galduak eta Gozategi be gune horretan izango diralako.
Kontuak kontu, aurtengo zirkuituak herri biak zeharkatuko ditu: 5,9 kilometroko luzerea izango dau, eta lau gune izango ditu: Ikastolea, Zumarragako plazea, Etxaburu eta Santa Barbara. Zumarragako tren geltokia zirkuituan bertan egongo da, eta Renfek zerbitzu berezia eskainiko dau.
Egunean bertan, 1.500 lagun baino gehiago ibiliko dira lanean, tartean herriko hainbat eragile eta kultur talde. Eguna hasteko, edukiak sortzen aibilitako irakasleak omenduko ditue. Ondoren, Gorpuzkingz, Willis Drummond, Hesian, Voltaia, La Basu eta Erasoren kontzertuak iragarri ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!