EtxE: 'Barruan gordeta neukan guztia askatzeko gogoa euki dot'
2018-10-01 08:04 BarriketanIñaki Etxezarraga EtxE musikari berriztarra.
Supernova izenburukoa da EtxEk argitaratutako estudioko seigarren lana, akustikotik elektrikora salto eginez eta lehenengoz Jagoba Ormaetxeak produkzino lanak eginda.
1984ko maiatzaren 24an jaio zan Iñaki Etxezarraga EtxE Berrizen. Musika ikasketak egin zituan umetan eta herriko abestatzean be abestu eban. Hamabi urtegaz gitarrea ikasten hasi zan ikastolan eta urte batzuk aurrerago Nabari taldean emon zituan lehen urratsak abeslari eta baxujole legez. Trikizio taldean be ibili zan...
2004an hasi zan bakarlari eta urte horretan bertan Berrizko Hiltegixe Gaztetxeko V. Aldapa musika lehiaketea irabazi eban. Sari horrek bere lehen CDa grabetako aukerea ekarri eutson. Musikariak batu eta lehen diskoa kaleratu ebanean, makinatxu bat emonaldi eskaini zituan.
2011an, CD akustiko bat kaleratu eban.
1.- Hamau bat urte egin dozuz akustikoan eta orain, barriz, indartsuago azaldu zara. Zaleak zelan ulertu behar dabe aldaketa hori?
Bai, aldaketa handia da baina zaleek ondo hartuko dabe bersino reockeroagoa: arraroa egingo jake batzuei baina lehenengo hiru diskoak ezagutzen dituenek eta ondo hartuko dabela pentsetan dot. Aldaketea bai baina gehigo esango neuke heldutasuna, sentimenduak kanporatzeko eta gorputzak eskatzen deutsuna erakusteko oso egokia da musikea eta orain holan azaldu gura izan dot entzuleen aurrean.
2.- Etxeren etapa barri baten hasierea ete da Supernova? Izenburu nondik nora otu jatzu?
Etapa baten hasierea edo orain arteko etapearen amaierea, batek jakin. Zeozer badago, egia esateko, inflexino puntuan nago, hori sentiduten dot behintzat baina ez dot egin gerora begira, ez bada orainari begira. beti amestu izan dodan diskoa egin dodala pentsetan dot eta hori izan da sartu dodalako azken
urteotako esperientziak eta sentimenduak. Musika gusto desbardinak be agiri dira diskoan; dana kapsula batean sartu eta hortik etorri da Supernova, leherketa modukoa izan da eta espero dot publikoak nire jarrera hau ulertzea.
3.- Supernova izena be berezitsua da. Nondik nora otu jatzu?
Zer garen, nondik gatozen, planeta, galaxia, izar eta holakoen zale handia naz eta izarrek talka egiten dabenean zer datorren, zer askatzen dan hor eta unibersoak zelan sentiduten dauen hori guztia erakusten eban dokumental bat ikusten nengoala, hor sortu zan txinpartea. Diskoan dagozan kantuak desbardinak
izan arren, badago zeozer danak batzeko edo alkartzeko eta lehen esan deutsudan energia eta indar hori guztia batu eta zabaltzeko sano egokia begitandu jatan Supernova eta hortik dator izarren eztandea edo leherketea.
4.- Leherketa berbea be diskoaren kredituetan erabili izan dozu. EtxEk leherketa sasoia bizi dau orain?
Bai edo. Barruan gordeta neukan guztia askatzeko gogoa euki dot eta barruan nituan sentimendu, soinu, estilo eta bestelakoak jenteari erakusteko gogoa neukan.
5.- Luzaro zu zeu ibili izan zara produkzino lanak egiten baina orain ardura hori Jagoba Ormaetxeari itxi deutsazu. Pozik emoitzeagaz?
Oso pozik. Jagoba aspalditik ezagutzen dot; alkarregaz ibili ginan ikastolan eta beti jarraitu izan dot egin izan dauen lana. Artista handiakaz dabil bai bertokoakaz zein kanpokoakz be eta nire idea komentau eta kantu batzuk erakutsi neutsozanean animau egin ninduan. Produkzino mailan orain arte egin dodan
diskorik onena da. Nik neuk etxean, bateria, bajua eta sartu eta ahotsak grabau izan dodaz, berbak eta melodiak sortu eta gero etorri da Jagobaren lan ederra. Moldaketak, grazia eta piperra sartu ditu eta oso gustora geratu naz emoitzeagaz.
6.- Arma, tiro, pum! kantua euskal kantu desbardinen esaldiak batuta egindako kantua da, euskal rockari omenaldia eginez. Zergaitik egin dozu holako esperimentua?
Beti izan naz eta naz euskal musikearen zale amorratua. Hamazortzi urte daroadaz kantari eta ikaragarria da orain 20 urte egoana gaur egungoagaz alderatzea. Kontua da ze jaubetu nazela euskal musikea gero eta gitxiago dabilela bazterretan; horretan dabizen taldeak jarraitu arren, musika estilo asko dago egun eta
jentea hor doa buru-belarri. Ni gaur musikari izatearen errudun izan diranei omenaldia egin gura izan deutsiet eta, era berean, egungo gazteakana heldu gura izan dot kantu honegaz. Interesa sortzen ahalegindu, nondik gatotzen jakin guran. Nire ustez oso garrantzitsua da lehengo euskal taldeak zelakoak ziran eta zelako musikea egiten eben ezagutzea; 80 eta 90. hamarkadan hemen egon zan musika iraultzearen barri zabaldu gura izan dot.
7.- Nekatu naiz lehenengo kantuan argi esaten dozu zer egon dan orain arte eta zer datorren gero. Zer dator gero?
Istorio barri bat idazteko momentua da, orain arte izan dodazan esperantza faltsuak baztertu eta oro har, lan egiteko dinamika guztia aldatu dot, momentuan momentukoa disfrutau gura dot, diskoetxe eta manager barik ibilteko erabagia gogorra da baina hori da nire hautua, orain diskoa atara, aurkezpen kontzertuan
gozau eta gero gerokoak, besterik ez dot behar.
8.- Zein ederra kantua be nabarmendu gura neuke. Rosario Floresen Que bonito' kantuaren egokitzapena. Kantu honek badauka azalpentxua...
Bai. Artista ona, berezia da niretzako Rosario, beti mirestu izan dot baina hil jatan anaia zale amorratua zan eta hor baegoan loturatxua. Anaiari Rosarioren diskoa erregalau neutsan eta orain urte batzuetako Aste Nagusian Rosarioren kontzertuan egon ginan. Sano bitxia. Berari be neba nagusia, Antonio hil jakon,
neuri anaia, loturakaz jarraituz. Kontua da ze makinatxu bat kontaktu, dei eta enparauak tarteko, Rosarioagaz bat egin eta berbalditxu labur baina interesgarria izan genduan. Ganera, nire kantua entzun eta asko gustau jakon.
9.- Crowdfunding bidez finantzautako autoprodukzinoa da Supernova...
Bai. Musikea gure pasinoa da, ez gara honetaz bizi baina hau da gure bizimodua. Kasu honetan, irudi aldaketea gura neban, logoa diseinau eta nik neuk 'dana' egitea ez da esperientzia txarra izan, diskoagaz batera, kamisetak be badagoz aukeran.
10.- Disko laburtxua da, zazpi kantu sartu dozuz. Estrategia hutsa, jentea kantu gehiagoren gosez geratu daiten?
Ez. Badago jokerea, egia da baina holan etorri da diskoa, ez dogu apropos egin. Kantu pare bat edo geratu dira, sartu ez doguzanak baina gurago izan dot horreetan zazpiotan buru-belarri sartu eta behar dan moduan eskaini publikoari. Bost eta hamar bitartean, 7 be badago eta gustoko dodan zenbakia da ganera.
Musikearen industria, kantuak behera kargua eta entzuteko moduak be asko aldatu dira eta gaur egun zapping eginez entzuten dabe musikea gazteek.
11.- Diskoaren aurkezpena etxe ondoan, Durangoko Kafe Antzokian egingo dozu, urriaren 6an. Aurkezpen birarik egingo dozu?
Ez dago esaterik, birearena ez dogu planteau gura izan. Aurreko diskoagaz dozena bat kontzertu edo emon genduzan eta holakorik ez neban gura orain, seme-alabak be gora adi ixtea... Hor badago zeregina. Formato barriagaz lehenengo aldia izango da eta herriko zein lagun gehienak han izango diranez errepertorio luzetxua jarriko dogu martxan, disko guztietako kantuak eskainiko doguz, soinua eta argiak mimo handiz erabilita. Taldekideakaz eta berba egin eta idea da aurkezpen sendoa egitea, Supernovako izarrek eszenatokien egin deien eztanda. Hori bai gauzak datozen moduan hartuko doguz, kontakturen bat edo beste izan da honezkero eta nork jakin bihar etzi zer egingo dogun.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!